Kontseilu sozialistek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, apirilak. NATOren aurka, gerra eta basakeria kapitalista gelditu lelopean antolatuko dira Gasteizen. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du Urola Kosta eskualdean. Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik igaroko da autobusa, hurrenez hurren.
Mollergi, Haginpe eta Etxe-Aitz tabernetan eman daiteke bidaia autobusean egiteko izena. Gainera, jakinarazi dutenez, langabeek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta landunek 10 euro. Azkoitian, Eroski txikiaren pareko autobus geralekuan hartu beharko da autobusa larunbatean, 16:30ean.