Datorren larunbatean, hilak 11, belaunaldien arteko elkarrizketa izango da Esklabetan Emilio Lopez Adan "Beltza" eta Dani Askunzeren eskutik. Mahaingurua goizeko 11:00etan hasiko da eta solasaldia amaitzean bazkaltzeko aukera ere egongo dela jakinarazi du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.