Gaur izango da apirileko oinarrizko elikagaien eta produktuen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko api. 30a, 07:49

Azkoitiko BM saltokiaren atarian egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen bilketa, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Gaur, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen apirileko bilketa Azkoitian. Askotan errepikatu moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa medio.

Hori dela eta, proiektuan alea jarri nahi duenak, hiru modutara egin dezake ekarpena:

  • Produktuak dohaintzan emanez.
  • Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  • Boluntario bezala parte hartuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide