Larunbatean ekingo diogu oinarrizko produktuen bilketari

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2021ko ira. 8a, 08:45

Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo dira produktuen bilketak, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Azkoitian, BM eta Eroski supermerkatuen atarian egingo dira bilketak.

Kontseilu Sozialistak datorren larunbatean ekingo dio berriro oinarrizko produktuen bilketari; izan ere, martxan dira berriz ere oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketak Urola Erdiko hiru herrietan. Udako geldialdiaren ondoren, larunbatean ekingo diegu bilketei, eta aurrerantzean, hilean behin egingo dira 10:00etatik 13:00etara bitartean. Azkoitian BM eta Eroski supermerkatuen atarian egingo dira bilketak.

Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa dela eta. Urte eta erdiko ibilbidea honetan, aurrerapauso handiak eman ditugu langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzen, modu horretan, jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz.

Hori dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena: 

  1. Produktuak dohaintzan emanez.
  2. Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  3. Boluntario bezala parte hartuz.

Hona hemen produktuen bilketako puntuak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide