Urola Erdiko industria ehunaren egoera orokorraren azterketa egin asmoz eta epe motz zein ertainera enpresek izango dituzten beharrak hautemateko helburuarekin, otsailaren 2tik apirilak 10era bitartean industriaren egungo egoeraren azterketa bat burutu zuen Iraurgi Berritzenek eskualdeko udalekin elkarlanean, industria sektorean lan egiten duten 114 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez analisia eginez, non jaso diren erantzunak eta txosten honetan agertzen diren emaitzak, eskualdean industriak sortzen duen enpleguaren %68 inguru osatzen dutenak diren.
Jarraian eskualdeko industria ehunaren egoeraren ondorioak laburbiltzen dira:
Fakturazioa eta 2024ko aurreikuspenak
- 2023an, enpresen %39ak fakturazioa %20 handitu du, arrazoi nagusiak "bezeroen aktibitate igoera" eta "prezioen igoera" izan direlarik.
- Enpresen %32ak fakturazioa jaitsi du, arrazoi nagusiak "bezeroen onarpenen geldiunea" eta "kostuen igoera" izanik.
- 2024rako, enpresen %40ak fakturazioa handitzea espero du, eta %40ak mantentzea aurreikusten du.
Zailtasunak, kezkak eta lanpostuak
- Enpresen %53ak "salmentak handitzea" dela zailtasun nagusia aipatu dute, eta %34ak "pertsona kualifikatuen beharra".
- Lanpostuen sorrerari dagokionez, enpresen %25ak taldea handitzea aurreikusten du eta enpresa bakar batek murriztea.
Trantsizio soziala, digitala eta ekologikoa
- Enpresen %60ak "pertsonen kudeaketa eta antolaketa" lantzea lehentasuna dela dio.
- Enpresen %70ak digitalizazioa lehentasuna duela adierazi dute, batez ere "barne prozesuen efizientzia" eta "datuen gobernantza" arloetan.
- Trantsizio ekologikoari dagokionez, enpresen %47ak "hondakinen kudeaketa" eta "energia berriztagarriak" bezalako gaiak lantzeko asmoa dute.
Diru laguntzak eta azpikontratazio zerbitzuak
- Enpresen %65ak diru laguntzak eskatzeko asmoa du, "I+G+b" eta "inbertsioak" programetan interesa erakutsiz.
- Azpikontratazioen inguruan, enpresen %63ak kudeaketa arloa azpikontratatzen du, %44ak komunikazioa, eta %30ak zerbitzu digitalak.