Ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek, eskualdeko industria enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2023ko mai. 7a, 09:00

(Irudia: Ihobe)

Ostegunean, maiatzaren 11n, 10:00etatik 13:10era egingo da, Azpeitiko Basazabal jauregian. Altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetako hogei bat ETEk garatutako proiektuen emaitzak partekatuko dituzte jardunaldian.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoarekin elkarlanean, Ekonomia zirkularra eta negozio eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan izeneko jardunaldia antolatu du, industria arloko eskualdeko enpresei zuzenduta. Ostegunean, maiatzaren 11n, 10:00etatik 13:10era egingo da jardunaldi hori Azpeitiko Basazabal jauregian.

Ekonomia zirkularraren ostegunetan –Ekosteguna– kokatzen den ekitaldi horren helburua altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetako hogei bat enpresa txiki eta ertainek (ETE) garatutako proiektuen emaitzak partekatzea da, Iraurgi Berritzen, Siderex eta AVEQ-Kimika buru direla. Ondoko estekan ikus daiteke jardunaldiaren egitarau osoa.

Gaiarekiko interesa duten enpresetako jabeek, zuzendaritzako kideek zein berrikuntza, garapen korporatibo, negozio berrietako edota produkzio zuzendariek har dezakete parte maiatzaren 11ko jardunaldian. Horretarako, enpresek izena eman behar dute, formulario hau beteta, edo bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatzita.

Eskualdeko enpresetako ordezkariek osatzen duten Enpresa Gunearen barruan jasotako proposamenekin definitutako 2023ko Ikasiz Programaren barruan antolatu du jardunaldia Iraurgi Berritzenek. Enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta zabalkundea dira Ikasiz Programaren helburuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide