Urola Erdia - Udako Turismo jarduera, datuak eta balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko ira. 13a, 13:41

Datuak

-       Eskualdeko turismo bulegoa, Loiolako Santutegia (Azpeitia)

Þ   7.968 turista hartatu dira (Uztailak 1 – Abuztuak 31).

§  4.530Espainiar Estatutik, 2.490 Atzerritik, 948 Euskal Herria.

§  5.114norbanaka bitartekaritza gabe bidaiatu dutenak, 2.854 taldean bitartekari baten antolakuntzaz baliatuz.

Þ   2018ko kopuruak berdindu dira (7.950 turista 2018an).

Þ   Datuak alderatuz

§  Norbanako turistak  (bere kabuz bidaiatzen dutenak bitartekaritza gabe) gora %8

§  Bidai antolatuetan (taldean dabiltzan turistak)  proportzio berdinean behera.

§  Espainiar estatuko jatorria dutenak gora (%5) eta jatorria atzerrian duen norbanako turismoa ere gora (%3). Euskal herritarren kopuruak bere horretan dirau ggbb.

Þ   Gipuzkoan uztailean izan diren datu ofizialekin bat datoz datuok. (turisten sarreren gorakada atzerriko jatorria duen turismoarekin batera)

Þ   Espainiar Estatutik, Madrildik etorritakoena izan da multzo nagusiena, Andaluziarren aurretik. Nabarmentzekoa Andaluziar jatorria duen turismoaren igoera, lehen aldiz kataluniar jatorria dutenei gailendu bait zaie. Gainontzean, esan dezakegu Erkidego guztietako turistak izan ditugula gurean.

Þ   Frantzia, EEBB, Belgica-Holanda, eta Alemania izan dira atzerritarren jatorria hurrenez hurren.

Aipatzekoak

-       Turismo bulegoan hartatzen den turista kopurua beheraka doa 2016 geroztik (nahiz eta aurten tendentzia apurtu eta egonkortu egin denaren itxura hartu duen).

-       Arrazoiak

Þ   Eskualdeko alojamendu establezimenduekin  lankidetza areagotzeko esfortzu berezia egiten ari gara azken urteetan. Lankidetza horren ardatzetako bat establezimenduak  preskriptore bihurtzea da, hau da, beraien bezeroen artean nolabaiteko “turismo bulego lana” beraiek egitea, eskualdeko eskaintza turistikoaren gaineko informazioa bezeroen eskuragarri jarriaz. Bere fruituak ematen ari da lan hori, eskualdean ostatu hartu duten turisten gehiengoak jada ez bait du bulegoko zerbitzuen beharrik izaten.

Þ   Bestalde, IKT-ek informazioa eskuratzeko beste hainbat aukera bideratzen dute, orohar turismo bulegoetako informazio zerbitzua ordezkatzen dutenak nolabait. Tendentzia orokorra da turismo bulegotako zerbitzu kopuru presentzialak gutxitzen joatea, nahiz eta oraindik ere jomuga turistiko baten jarduera neurtzeko adierazle baliagarriak diren.

-       Bestalde, uztaila eta abuztuan eskualdean egon den okupazio maila %80koa izan da bataz beste. Alojamendu establezimentuei galdeketa bat luzatu ondoren jasotako datua da honakoa. Honek 30.000 pernoktazio inguru suposatzen du Urola Erdia eskualdean sasoi honetan (oharra: Etxebizitza turistikoak eta logela turistikoak ez ditugu kontutan hartu sondeo hau egiterakoan).

-       Aurtengoan baieztatuta gelditu zaigu Urola Erdian ostatu hartu duten turisten gehiengoak eskualdearen lokalizazio geografikoa izan duela motibazio nagusia. Euskal Herriaren erdigunean kokatua, paregabeko enplazamentua da Euskal Herriko hiriburuak nahiz txoko desberdinak ezagutzeko eguneko txangoak eginez.

-       Bestalde, kokapen geografikoari lotutako arrazoiak erakarrita, eskualdea ezagutzeko parada eduki eta oso ondo baloratu dute hemen aurkitu dutena; Herrietako gune historikoak, Museoak (Burnibidearen Euskal Museoa eta Ekainberri), Loiola, “berdea” (ingurune naturala izendatzeko behin eta berriz erabiltzen duten terminoa). (infomazio iturria ostatuak eta turismo bulegoa).

Balorazioa

Turismo aldetik uda ona izan dela baieztatzeko moduan gaude Iraurgi Berritzenetik, hori esaten digute turismo bulegoko zenbakiek eta ostatuen okupazio mailak. Bi faktore hauek orohar eskualdean jarduera turistikoa garrantzitsua izan denaren adierazle dira.

Hala eta guztiz ere, uda sasoiko bi hilabete hauetako jardunak desestazionalizazioaren kontua mahairatu digu. Oraindik ere turismo jarduera eta turisten sarrerak urte sasoi konkretuetan oso konzentratuta jarraitzen dute egoten, udara, aste santua eta zubiak. Flujoak denboran eta espazioan banatzen dago erronka, hau da, Donostian batipat konzentratzen dena lurraldean zehar banatzen eta denboraldi altuko sasoi horietatik beste hilabete eta aroetara barreiatzen. Turismo jasangarriaren oianarriak dira hauek. Ildo horretan joan dira eskumenak dituzten erakunde publikotatik udan zehar entzun diren mezu desberdinak. Zentzu horretan,  erakunde publikoekin eta turismo arloko enpresekin elkarlana areagotu eta marketing eta lehiakortasun turistiko estrategietan berrikuntzak txertatzen jarraitzea da tokatzen zaiguna.

Iraurgi Berritzeni buruzko informazio gehiago ondorengo link honetan: https://labur.eus/UdakoTurismoDatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide