Aurtengo ekitaldian, beste behin, eskualdeko 5 ikastetxek (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen —Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia— aritu delarik, ohiko moduan.
Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana, komunikazio gaitasuna, eta abar… bezalako gaitasunak sustatu nahian.
Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskainiz.
Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea izan da, aipatu modura, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.
Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Ikasleek landutako prozesuan zehar izandako esperientzia eta bizipenak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak azalerazi dituzte.
Bigarren zatian, ikastetxe ezberdinetako ikasleek mahainguruan hainbat ondorio plazaratu dituzte:
- Proiektuak, eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinen egunerokotasuna ezagutzen lagundu du. Inguruan dugun errealitatearekin harremana izatea posibilitatu du proiektuak.
- Eragileekin harremanak egitea oso positiboa izan da. Egin ditugun bisitetan, asko ikasteaz gain, eragileek esku zabalik hartu gintuzten.
- Lan egiteko modua berritzailea izan da guretzat, autonomia handia izan dugu eta hasieran proiektuan martxa hartzea pixkat kostatu zitzaigun.
- Proiektuan zehar autonomia handia izan dugu eta lan taldeetan lan egiteko aukera eskaini digu.
- Landu ditugun erronkez haratago, komunikazio gaitasunak asko landu ditugu. Telefonoz deitu, elkarrizketak prestatu eta hitzorduak ixtea esperientzia polita izan da.