Djibril Sakho pibot senegaldarrak ez du Biele ISB taldean jarraituko. Dakargo ASC Ville taldetik ISBra aurtengo udan iritsi den jokalariak "iraupen luzeko lesioa" du belaunean, eta hori hala, bi aldeek denboraldi honen amaierara arte zuten kontratua etetea erabaki dute.
Klubean egon den denboran erakutsi duen profesionaltasuna eta egindako lana eskertu dizkio ISBk Sakhori. Era berean, zorterik onena opatu dio jokalariari bere osatze bidean.