Azkoitia Baik ekaineko ohiko udalbatzarrean esandakoak eta bozkatutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2024ko eka. 27a, 11:05

Hilero bezala Azkoitia Baik plenoan esan eta bozkatutakoa uzten dizuegu.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

Ados.

2.- 2025 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren, Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.

San Inazio eta San Andres, urtero egiten diren jai egunak izanik, horrela onartzeari ez diogu inongo oztoporik aurreikusten.

3.- EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren ingurukoa.

2023ko azaroko plenoan bi mozio eta adierazpen bat eztabaidatu genituen, klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren  ingurukoa, Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldekoa eta Euskararen egunaren ingurukoa. Orduan esan genuen egun hori izango zela beste puskatean behintzat, honelako adierazpen eta mozioak babesteko denbora hartuko genuena. Askotan esan dugu batzordeetan lantzen ez ditugun adierazpen/mozio hauek ez direla eraginkorrak. Testu hauek irakurri ostean kajoian sartu eta hor gelditzen direla. Bestalde, beste ekimen batzuk ere egiten dira, eta hor izan duzue, eta izango duzue gure babesa.

Adierazpen/mozio askotan esaten denarekin ados egon gaitezke, nola ez, baina eraginkortasun gutxi ikusten diogu, eta beste bide batzuk jorratzea interesgarriagoa iruditzen zaigu, udalean, benetan axola zaizkigun gaiak badira eta aldaketak aldarrikatu nahi baditugu, batzordeetan lantzea egokiago iruditzen zaigu, eta herrira begira berriz, kale ekintzak bultzatzea. Adierazpen honetan gure herriko LGTBIQ+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoak egin, eta horretan oinarritutako ekintza plan integralak abiatzeko proposamena dakarkiguzue. Lehen ere egin izan dira horrelako proposamen eta aldarriak, irakurri izan dira antzeko adierazpenak, baina eraginkortasun handirik gabe.

2.hitzartzea:

2022an denon artean onartu genuen mozioak hauxe zioen: Horregatik guztiagatik Azkoitiko udalean, LGBTI+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egiteko behar diren baliabideak jartzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gaur ekarri duzuen mozioan, orain bi urte bezala, LGTBIQ+ pertsonen diagnostikoa, eta oraingoan, gainera, ekintza plana egiteko konpromisoa hartzen duzuela diozue.  Nahiago nuke bihar bertan hasiko bagina, baina ez nizueke gezurrik esango, gure taldetik, hori ez dela gertatuko pentsatzen dugula esaten badizuet.

Beste plenoren batean entzun izan dugu, ba ekarri zuek batzordeetara eta landuko da. Gai hau, eta beste batzuk, lantzen ari gara eta prest ditugunean batzordeetara eramango ditugu, guztiok batera landu eta aztertzeko asmoz, baina diagnostikoa egitea orain bi urte adostu genuen, eta bi urte horietan gobernuan PNV eta PSE egon direla jakinda, normalena zuek ekartzea litzateke, zuek bideratzea. Dena den horrela izango den esperantza handirik ez dugunez, hasiak gara kolektiboarekin biltzen eta bai, ekarriko dugu gai hau.

Mozio/adierazpenei buruz gure iritzia nahiko garbi utzi dugula iruditzen zait, baina horrela ez balitz, guk ere  adibide batzuk jarriko ditugu ea hobeto ulertzen den: Garraio publikoari buruz onartu genuen mozioa datorkit burura, PNVrekin guk geuk onartua. PIPER elkartekoak, arazoak zituztela etorri zirelako hasi ginen gaiari garrantzia eman eta bazterrak mugitzen, urtebete pasa zen aurretik, mozioa onartu eta ezer egin gabe. Denok elkarrekin lanean jartzen garenean herritarrari irtenbideak emateko gauza garela ikusi da, baina garbi gelditu zen baita, lortu zen emaitza lortzeko, aurretik mozioa onartu izanak, ez zuela inongo eraginik izan.

Otsailean pentsioei buruzko mozioak izan genituen eztabaidagai. Eusko legebiltzarrean, EH Bilduren babesarekin onartutako akordioa aipatzen zuten PNV  eta PSEk, eta EH Bilduk, egun berean, GARA egunkarian, Nafarroan ez onartzea leporatzen zieten 1080€ko gutxiengoa eskatzen zuen. Esan behar, pentsioei buruz, arrez gero udalean ez dela ezer gehiago landu.

 

PSEk klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren  ingurukoa aurkeztu zuen azaroan, baina kasualidadez, pasa den astean, Energia eta Klima Planaren inguruko parte-hartze saio irekian, PSE alderdia ez beste denak izan ginen.

2023ko azaroko pleno hartan hauxe esan genizun:

4.- PSE-EE udal taldeak klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren  inguruan aurkeztutako mozioa.

2024 ko aurrekontuen negoziaketetan gabiltzan une honetan, askoz ere eraginkorragoa iruditzen zaigu bertan, hau da, hurrengo urterako aurrekontuei begira egitea honelako proposamenak, beraz ezetz bozkatuko dugu.

2024ko aurrekontuetan hirigintza partidetan 50.000€ gehitzea eskatu zenuten, asfalto, espaloi eta zebra bideetan erabiltzeko, klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioaren inguruan aipamenik ez.

Beraz, nahiko garbi ikusten da, mozio eta adierazpenak onartzeak, aurrera begira, ez duela ezer egingo denik bermatzen, eraginkortasun oso gutxi dutela. Idatzita geratzen dena idatzita dago esan duzu Mari Jose baina horixe bakarrik

4.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

5.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide