Udal osoaren ez ohiko bilkura energia berriztagarrientzat laguntza igo egingo da eta gure taldeak pasa den urtean eskatu bezala industriara ere zabalduko da. ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak jartzeagatik ere hobari berdinak eskainiko ditugu eta hori ere positibotzat jo genezake.
Etxe hutsen errekargua ere urte asko daramatzagu eskatzen, eta azkenean iritsi da berriro ezartzeko unea. Hauteskundeetako emaitzak hasi dira nolabait islatzen. Ea etorkizunean alokairurako etxebizitza gehiago eskaintzea lortzen dugun, hori baita helburuetako bat.
Azken urteetan, ibilgailu zaharrentzat dagoen hobaria ere kentzea eskatu dugu, eta 2025ean aplikatuko dela adostu da.
Herri bideak zaintzeko inbentarioa egin, eta ondoren fidantzak eta tasak eskatzeko ordenantza martxan jartzeko borondatea ere idatziz jarri da.
Ogasun higiezin zergetan, hau da IBIetan gertatu dena berriz ez da azaltzen erraza. Ez da guk nahi adinako ezberdintasunik egin, baina azken urteetan goitik izan ditugun IBI etxetiarra eta landa ondasunekoa, behetik izan dugun industriarena baino gutxiago igotzea lortu dugu. Guk urtero bezala gure herria gure antzekoak diren beste 20 udalerriren bataz bestean kokatu nahi izan dugu, udalerri horiekin konparatuz, gure etxebizitzengatik eta landa lurrak izateagatik gehiago kobratzen dugulako, eta alderantziz industriari ezartzen diogun zerga tipoa txikiagoa izan delako azken urteetan. Hauteskunde aurreko urtean, batzuk dioten tasa/zerga populistak ekiditeko ere ez zaigu aurreikuspen txarra iruditzen konparaketa taula hau erabiltzea. Baina beste alderdiok denei igoera berdina ezarri nahi zenioten, EAJ-ak %3a eta EH Bilduk %1,90a. Gure taldeak hori ikusirik, eta gehiengoa ez garela jakinik, etxetiar eta landalur zergak, esan bezala azken urteetan beste herrien goitik izan ondoren, ez zitzaigun justua iruditzen behetik izan dugun industriaren maila berean igotzea, beraz etxebizitzen eta landalurrena %1a igotzea proposatu genuen eta industriaren zerga %3a. Baina berriro ere beste alderdiekin hitz egin ondoren, guk eginiko eskaintza ez zenutela onartzen esan zeniguten berriro, eta etxebizitzena eta landalurrena %2ra igotzera prestatu ginen, aurretik esan dugun bezala, industriaren berdin igotzea ez zitzaigulako inolaz ere justua iruditzen. EAJ-ak beren %3ra gehiago hurreratzen ginenez gure proposamena onartu zuen. Ikusi duzuen bezala, hasiera batean, gure taldeak ez zituen igoera hauek inondik inora nahi, baina azken urtetako desoreka konpentsatzeko, ezinbestekoa zen guretzat, zerga industriala zerbait gehiago igotzea.
1. 2024rako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota
zehazteko funtsezko elementuak arautzen.
Garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak daudela zehazteko, baremoaren emaitza, ehunekotan adierazteari ez diogu eragozpenik ikusten. Beraz, pertsona batek mugikortasun murriztua duela ulertuko da % 25eko ehunekoa edo handiagoa duenean. Bestalde, aurretik adostutako %2ko igoera ezartzen dela ikusirik, alde bozkatuko dugu.
2. 2024rako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko
elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako
onespena.
1. Energia berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak jartzeagatik, emango diren hobarien aldaketa eta etxe hutsen errekargua ezartzearen alde.
2. Ehuneko 0,2379 bizitegi-izaerako hiri-ondasunei, hau da, %2,00ko gure
ustez egingo den gehiegizko igoeraren kontra
3. Ehuneko 0,6000 industria-izaerako hiri-ondasunei, hau da %3,07a igotzearen aldekoak ez ginen hasiera batean, baino bestela beste zergen berdin igoko litzatekeela kontutan hartuz abstenitu egingo gara.
4. Ehuneko 1,1000eko zerga-tasa aplikatuko zaio Ondasun Higiezinen gaineko Zerga landa-ondasunei, hau da %1,48a, %2a igoko bagenio topetatik gora egongo litzatekeelako. Hemen ere etxetiarrean bezala, gehiegizko igoera honen kontra.
3.- 2024rako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota
zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren
aldaketaren hasierako onespena.
Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergan (plusbalian), kontuhartzailetzatik
azaldu dizkiguten taulak onartzearen alde.
4.- 2024rako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko, birgaitzen babestutako obrek eta menpekotasun egoeran daudenentzat, beharrezkoak diren eraikuntza, instalazio edo obretan %90eko hobaria ematearen alde.
5.- 2024rako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
Orokorrean, aurretik esan bezala, %2a igotzea adostu dugunez, gure aldeko bozka duzue.
6.- 2024rako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
Zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta jarduera administratiboak burutzeagatik aplikatzen diren tasak ere, adostu bezala, %2a igotzen dira, beraz, baietz bozkatuko dugu.
7.- 2024rako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen izaera publiko ez tributarioko ondare prestazioa arautzen duen udal ordenantzaren I. eranskinaren aldaketaren hasierako onespena.
Matrikula eta hileko kuotan %25eko hobaria %65etik gorako desgaitasuna dutenei, fisioterapian ere igoeratxo batzuk eta bestela orokorrean %2a igotzearen alde. Ez gara jardueretan dauden prezio alde nabarmenekin ahaztu, baina datorren urtean egingo den azterketa sakon horretan tratatzea adostu dugu.
8.- 2024rako Taxi tarifen onespena.
Urtero bezala beraiek proposaturikoarekin egingo dugu aurrera, aurten %2,3a.
9.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen 5. aldaketa puntualaren behin betiko onespenaren aurka abiatutako auzi prozeduraren baitan emandako Dekretua berrestea.
Bere garaian aldaketa hau egitearen alde ez ginen azaldu. Orain errekurtso bat sartu dute, erabaki horren aurka. Dena den, hemen orain bozkatzera goazenak, errekurtso horren ondoren, udaletxeak egin beharreko izapideak onartzea besterik ez denez, alde bozkatuko dugu.