Azkoitia Bairen erantzuna Jaurlaritzaren ezezkoari: ekonomia zirkularra ardatz hartuta eta benetako garrantzia eman ondoren, dagoeneko sailburuak eman duen agindua errespetatuz (nahiko instalazio dagoela EAEko lurralde guztietan), behar ez diren honelako instalazio arriskutsurik ez eraikitzea. Honelako instalazioetan ingurumen arriskuak beti egongo direlako, zarataren eta bibrazioen ondorioak, airearen kutsadura, isurtzen diren hondakin finen kopurua… eta konkretuki Azkarateko instalazioari dagokionez igarobide ekologikoarekin mugakidea dela, Aldazabal errekari dagokionez, ezker ertzeko erribera-baso ia osoa kendu dela egiaztatu delako ingurumen azterketan.
Beraz, ekonomia zirkularra errespetatuz, eta Azkoititik gertu bi planta ditugula jakinda –Txaraka Zaldibarren eta Urkiondo-ekolur Legazpin–, ez dago inondik ere Azkoitian beste planta bat eraikitzeko beharrik. Etorkizunean, 2030 hondakin plana garatzen doan heinean, aztertuko dira beharrak, eta behar horien arabera, udaletxeak hartu beharko luke (herriko beharrei egokitzeko instituzio egokiena dela deritzogu), zer neurri eta non kokatu beharko lituzketen instalazio horiek, beti ere beharko balira.
Laburbilduz, hartu behar ez diren arriskuak hartzearen aurka eta ekonomia zirkularraren baitan, eraiki beharko litzatekeen planten alde gaudela.
Larke-360 enpresari: udaletxean aurkeztu dituen alegazioak ikusita, nahikoa garbi utzi dute. Halere, udaletxean kontraesanak ekiditeko, herriak instalazio hau nahiko ez balu, ez zutela egingo esan zutenean eman zuten hitzak ez al duen balio egiaztatzea eskatzen diogu.