Ione Zuloaga: "Modu batera edo bestera, idazten ez dena ez da existitzen"

Josu Artutxa (Gipuzkoako Hitza) 2024ko aza. 18a, 09:56

Ione Zuloaga. ()

Ione Zuloaga historialaria Tolosan 1939tik 1975era errepresaliatutako emakumeek jasandakoa jasotzen ari da, denei izen-abizenak jarrita. Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako artikulua.

Tolosan 1936tik 1978ra bitartean gertatutako giza eskubideen urraketak, errepresioa eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuk jasan zituzten emakumeen historia berreskuratzen ari da Aranzadi zientzia elkartea, ikerketa historikoaren bidez. Ione Zuloaga (Azkoitia, 1995) historialaria ari da ikertzen, eta esan du herritarrek proiektuan parte hartzeko aukera dutela, izuloaga@aranzadi.eus helbidera idatzita edo 943-46 61 42 deituta. Tolosako Udalak bultzatu du ikerketa.

Zer da, zehazki, ikertzen ari zaretena?

Oro har, lehen mailako iturriak ikertzen ditugu, oraindik ere interpretaziorik jaso ez dutenak baitira, hala nola udaletako artxiboak, Espainiako Estatukoak eta nazioartekoak. Gertakizunak lehen edo bigarren pertsonan bizi izan zituzten pertsonengana ere jotzen dugu, maiz dokumentazioan agertzen ez dena adierazten baitigute. Emakume errepresaliatuen historia jasotzeko ezinbestekoak dira aipatutako lekukotzak; izan ere, dokumentu gutxiagotan agertzen dira emakumeek jasandako errepresaliak, arrazoi ezberdinak tarteko. Beraz, dokumentazio historikoaz gain, proiektu honetan ezinbestekoa zaigu tolosarren parte hartzea. Berandu da, baina horrek ez du esan nahi gertatutakoa jaso behar ez dugunik.

Ezinbestekoa da iturrietatik lortutako informazioa testuinguru historikoa kontuan hartuta analizatzea. Gaur-gaurkoz, ikerketa fasea egiten ari gara Tolosan. Gipuzkoako, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko artxibo publiko eta militarretan izan gara dagoeneko, eta dokumentu historiko andana aztertu dugu, besteak beste.

Zer helburu du ikerketak?

1936-1978 artean frankistek errepresaliatutako tolosar emakumeen historia berreskuratu nahi dugu: errepresio sexuatua —ile soilketak, bortxaketak…—, kartzela, tortura, epaiketak edota errepresio ekonomikoa jasan zituztenak, mitinlariak, milizianoak, eta estraperloan, langile mugimenduan, mugimendu feministan, ikastolen mugimenduan, kartzeletako sareetan eta bestelako gertakizun historikoetan parte hartu zuten emakumeen informazioa jaso nahi dugu.

Irakurri elkarrizketa osoa, honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide