Azkoitiko Udalak Kontzejupetik aldizkazkarian jakinarazitakoaren arabera, udalerriak azken hamabost urteetako langabezia tasa baxuena du. Hain zuzen, %7,01eko langabezia tasarekin itxi zuen maiatza Azkoitiak. Batez besteko horren baxua ikusteko, 2008. urtera egin behar da atzera. 11.091 biztanle bizi ziren urte hartan Azkoitian, eta 385 lagun zeuden lanik gabe (%7,07). Egun, berriz, ,11.608 lagun bizi dira Azkoitian, eta 409 pertsona daude langabezia egoeran.
Urteetan atzera eginda, 2009tik aurrera langabe kopurua ia bikoiztu egin zen Azkoitian (614 pertsona), eta handitzen joan zen ordutik urteek aurrera egin ahala. Hain justu, 2013an jo zuen goia; urte hartan 800 lagun zeuden langabezian (%14,78). Dena den, 2012a izan zen, langabe kopuruari dagokionez behinik behin, azken urteetako txarrena; orduan 805 pertsona egon ziren lanik gabe.
Aurtengo ekaineko datuak azken urteetako onenak baldin badira ere, emakumeen artean langabeziak %9,1ekoa izaten jarraitzen du, eta datu hori, gutxi gorabehera, 2020ko Azkoitiko langabezia tasa orokorrarekin alderatu daiteke —%9,3ko langabezia tasa zuen duela lau urte Azkoitiak—.
Hona hemen langabeziari lotutako Azkoitiko nahiz Urola Erdiko zenbait datu:
Azkoitiko egoera, maiatzaren amaieran:
- Langabetuak maiatzaren bukaeran: 409 pertsona.
- Langabezia tasa maiatzaren bukaeran: %7,01.
- Gizonetan: %5.
- Emakumeetan: %9.
Langabezia tasa orokorraren bilakaera Azkoitian:
- 2006: %5,3 (270 lagun langabezian, 10.641 biztanletik).
- 2007: %5,94 (292 lagun langabezian, 10.787 biztanletik).
- 2008: %7,07 (385 lagun langabezian, 11.091 biztanletik).
- 2009: %11,16 (614 lagun langabezian, 11.266 biztanletik).
- 2010: %11,21 (613 lagun langabezian, 11.351 biztanletik).
- 2011: %11,98 (656 lagun langabezian, 1.417 biztanletik).
- 2012: %14,75 (805 lagun langabezian, 11.492 biztanletik).
- 2013: %14,78 (800 lagun langabezian, 11.463 biztanletik).
- 2014: %14,68 (802 lagun langabezian, 11.480 biztanletik).
- 2015: %13,18 (731 lagun langabezian, 11.566 biztanletik).
- 2016: %11,33 (637 lagun langabezian, 11.587 biztanletik).
- 2017: %10,39 (588 lagun langabezian, 11.563 biztanletik).
- 2018: %9,19 (528 lagun langabezian, 11.609 biztanletik).
- 2019: %8,36 (486 lagun langabezian, 11.633 biztanletik).
- 2020: %9,3 (533 lagun langabezian, 11.627 biztanletik).
- 2021: %8,35 (469 lagun langabezian, 11.647 biztanletik).
- 2022: %8,04 (458 lagun langabezian, 11.598 biztanletik).
- 2023: %7,27 (422 lagun langabezian, 11.608 biztanletik).
- 2024ko ekaina: %7,01 (409 lagun langabezian, 11.608 biztanletik).
Urola Erdiko egoera, maiatzaren amaieran:
- Langabetuak: 1.153 pertsona.
- Langabezia tasa: %7,19.
- Gizonetan: %5,44.
- Emakumeetan: %9,22.