Festetako egun handia dute gaur Azkoitian: Andremari eguna, hain zuzen ere. Ohiko moduan, ekitaldi instituzionalak eta elizkizuna izan dira goizeko protagonista, musikarekin batera. Izan ere, korporazioa, meza eta Udal Musika Bandaren emanaldiarekin hasi dute gaurko egitaraua.
Usadioari jarraituz, herriko musika bandak eta Txalkor txistulari taldeko kideek Alkate soinua eskaini diote goizean Ana Azkoitia alkateari, haren etxe aurrean; zehazki, Azkoitiak eta haren senarrak egin diete harrera musikariei.
Ondoren, 10:50ean, udal ordezkariak udaletxetik Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara korporazioan joan dira, mazolariak, bandako musikariek eta txistulariek lagunduta. Elizaren barruan ziren ordurako dozenaka herritar, eta udal ordezkariek elizaren atean zain izan dituzte Azkoitiko parrokiako ordezkariak. Meza bukatzean, korporazioan itzuli dira udal ordezkariak udaletxearen atarira, eta haiek Agur jaunak abestiarekin agurtu dituzte musikariak.
Ordurako kalera aterata ziren erraldoiak eta buruhandiak, gaztetxoen gozamenerako; horiek kalez kale ibili dira korrika. Gainera, 13:00etan, Musika Bandak kontzertua eskaini du Kontzejupean, eta herritar ugari izan dira emanaldiaz gozatzen.
Arratsaldean bestelako ekitaldien txanda izango da. Besteak beste, pilota partida, pailazo ikuskizuna, bizikleta ikuskizuna, magia poteoa, gimastika erritmiko emanaldia, kontzertuak eta film laburren lehiaketa izango dira eguna bukatu bitartean.
Datozen orduetako eta egunetako egitaraua:
- 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Master Caixa Bank Txapelketako partida jokatuko dute, batetik, Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak, eta bestetik, Altuna III.ak eta Imazek.
- 17:00. Pontx pailazoaren ikuskizuna, eliz atarian.
- 18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.
- 19:30. Magia poteoa.
- 20:00. Zubiberri gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, Oteiza pilotalekuetan.
- 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 20:30. Kontzertuak: CheckBoyz, Inguma eta Rodeo.
- 22:00. XI. Film Laburren Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa, herriko plazan. Aurtengo gaia: Maxixatzen.
- 23:45. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.
Abuztuak 16, San Roke eguna
- 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkariak parrokira joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia, herritar erlijiosoen zein lekaimeen eta Parrokiko Abesbatzaren nahiz Iraurgi abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:15. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
- 13:00. Musika bandaren eta Eltziegokodultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
- 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kale ikuskizuna.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliz atarian.
- 01:00. Txunba.
- 01:30. Tintz eta Kanpax DJak.
Abuztuak 17, Baserritarren eguna
- 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Blonda ganadu txapelketa, Plazaberrin.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Julen Alberdi Txikia IV.a, Corchero, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza aizkolariek, Jose Mari Esnaola nahiz Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Udane Ostolaza, Eizmendi eta Karmele Gisasola harri jasotzaileek parte hartuko dute.
- 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
- 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 17:30. Simulagailu parkea 2.0, herriko plazan.
- 18:00. Dantzari bikoteen txapelketa, Balda plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo antzokian izango da.
- 19:30. 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu erakusketa aretoan.
- 22:00. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria, Balda plazan.
- 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
- Ondoren, erromeriak jarraituko du.
Abuztuak 18, Kuadrillen eguna
- 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XX. Andramaixetako Milia eta XIX. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 12:00.Kuadrillen arteko jolasak.
- 14:30. Herri bazkaria, herriko plazan.
- 16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
- 17:30. Apar festa eta ur Jolasak, Balda plazan.
- 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
- 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
- 22:00. Kontzertuak: Trini Fox eta J Martina.
- 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
- 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
- 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
- 01:00. DJak: 3haiZra eta San Telmo.
Abuztuak 19, larunbata
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 21, astelehena
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.