Udala dagoeneko hasi da aurtengo Andremari jaietako programa etxez etxe banatzen. Horrek esan nahi duena da festak gero eta gertuago daudela, eta dena edo ia dena prest duela jada erakundeak.
Abuztuaren 14an hasiko dira festak, txupinazoarekin, eta hilaren 18an bukatu. Dena den, abuztuaren 12an Martirietako Igoera egingo dute txirrindulariek, festen atariko. Txupinazoa danborradaren omenez botako da aurten, lehen aldiz egin zela 75 urte beteko baitira. Urteurrenaren harira, abuztuaren 14an, danborrada egingo da, danborrak eta barrilak astinduz, eta beraz, andremari jaietako lehenengo egunak ukitu berezia izango du.
Salbea edota hilaren 16an udal ordezkariek Azkoitiko herriari eskaintzen dioten aurreskua ere ohiko hitzorduak dira herritar askorentzat andremarietan. Dena den, musikak protagonismo berezia hartuko du jaietan, eta bost egunez oholtza ezberdinetan izango dira Su Ta Gar, Neomak, Gozategi edota Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariak. Kaleak girotzen ibiliko dira, berriz, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Rockalean, Joselontxos txaranga eta Brincadeira nahiz Perkulights batukadak.
Kale ikuskizunak zein kalejirak, pilota partidak, herri kirolak, suzko erroberak, film laburren lehiaketa, margo lehiaketa, bazkari herrikoia... Plaza Ondo jubilatuen elkarteak aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omentzeko bazkaria egingo du urtero bezala, eta ospakizuna Elkargunean egingo dute aurrenekoz. "Orain arte, Kiruri jatetxean antolatzen zen bazkaria, baina aurten erabaki da herrian bertan geratzea joan-etorriak saihesteko eta egunaz erosotasunez eta herrian bertan gozatzeko", azaldu du udalak.
Hona hemen aurtengo jaietako egitaraua:
Abuztuak 12, zapatua
- 11:00. XV. Martirietako Igoera, herriko plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Izen ematea (doan), egunean bertan, 10:00etatik 10:45era, herriko plazan.
Abuztuak 14, astelehena
- 12:00. 2023ko andremariei hasiera emango dien txupinazoa botako dute danborradaren ordezkariek, herriko Musika Bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, musika bandaren, Parrokiko Abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritarrek Azkoitia ereserkia abestuko dute. Jarraian, Eltziegoko Dultzaineroek Kandido abestia eskainiko dute.
- 12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 17:00. Haur parkea herriko plazan.
- 19:00. Rockalean musika kale ikuskizuna, herriko kaleetan zehar.
- 19:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
- Ondoren, Azkoitiko danborradaren 75. urteurrena ospatzeko danborrada.
- 23:00. Su Ta Gar taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 23:00. Eusko Jaurlaritzak babestuta, drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da parrokiaren aurrean. Alkoholemia proba prebentiboa egin ahalko da.
Abuztuak 15, asteartea
- 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
- 10:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, musika bandak eta Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Eltziegoko dultzaineroen konpainian.
- 13:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Master Caixa Bank Txapelketako partida jokatuko dute, batetik, Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak, eta bestetik, Altuna III.ak eta Imazek.
- 17:00. Pontx pailazoaren ikuskizuna, eliz atarian.
- 18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.
- 19:30. Magia poteoa.
- 20:00. Zubiberri gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, Oteiza pilotalekuetan.
- 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 22:00. XI. Film Laburren Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa, herriko plazan. Aurtengo gaia: Maxixatzen.
- 23:45. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.
Abuztuak 16, asteazkena
- 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkariak parrokira joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia, herritar erlijiosoen zein lekaimeen eta Parrokiko Abesbatzaren nahiz Iraurgi abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:15. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
- 13:00. Musika bandaren eta Eltziegokodultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
- 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kale ikuskizuna.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliz atarian.
Abuztuak 17, osteguna
- 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Blonda ganadu txapelketa, Plazaberrin.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Julen Alberdi Txikia IV.a, Corchero, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza aizkolariek, Jose Mari Esnaola nahiz Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Udane Ostolaza, Eizmendi eta Karmele Gisasola harri jasotzaileek parte hartuko dute.
- 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
- 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 17:30. Simulagailu parkea 2.0, herriko plazan.
- 18:00. Dantzari bikoteen txapelketa, Balda plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo antzokian izango da.
- 19:30. 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu erakusketa aretoan.
- 22:00. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria, Balda plazan.
- 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
- Ondoren, erromeriak jarraituko du.
Abuztuak 18, ostirala
- 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XX. Andramaixetako Milia eta XIX. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 14:30. Herri bazkaria, herriko plazan.
- 16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
- 17:30. Apar festa eta ur Jolasak, Balda plazan.
- 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
- 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
- 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
- 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
- 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
Abuztuak 19, larunbata
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 21, astelehena
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.