Anari: "Erreka transmititu behar da, eta ez putzua"

Berria 2022ko uzt. 12a, 10:01

Bere musikari ibilbidean hitzari gero eta zentralitate handiagoa ematen diola kontatu du Anarik euskal kantagintzari buruzko Kanterri jardunaldietan, Oiartzunen. Auzitan jarri du, ordea, letra onak ezaugarri poetikoekin lotzea: "Nik ere urte askotan pentsatu dut poemak ziruditen abestiak abesti onak zirela; orain ez dut halakorik pentsatzen".

"Noiztik eta nondik nator?". Ardatz horiek argi utzi ondotik hasi da kantaria hitzaldiko galdera hirukoitza aletzen: Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)?. Anari: "Azkoitian sortu nintzen, munduko leku euskaldun eta tradizionalenetako batean. Baina orduan, eta gaur egunera arte, Azkoitian garrantzi gehien duten gauzak gazteleraz pasatzen dira, eta ez zara inor El Diario Vascon agertzen ez bazara. Esan nahi dut: ez dira bat Azkoitia bezalako leku batean sortu eta euskaraz sortzea. Hortik nator". 1990eko hamarkadan agertu zen "musikaren mundura" Anari Alberdi, eta ordutik hona bizi izandakoak oinarri hartuta aritu da euskal kantagintzaren bueltako Kanterri ikastaroan, Oiartzunen (Gipuzkoa), Fermin Etxegoienen ondotik eta Itxaro Bordaren aurretik —Oiartzungo Udalak, bertako Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak antolatu dute, euskarazko kantagintza aztertu eta sustatzeko xedez—.

Lehen agerpena bakarka egin eta gutxira, Esan Ozenki diskoetxearekin bat egin zuen Anarik —1997an atera zuen Anari estudioko lehen diskoa— ; eszena hartan, baina, "friki" moduan oroitu du bere burua: "Bap!, Dut, Negu Gorriak... eszena gogorreko eta proklama politiko handiko garaia da, eta ni ez naiz hor kabitzen". Hortik ere badatorrela azaldu du, eta, egun, hiru hamarkada igarota, katebegi izatearen sentipena duela: "Gero eta gehiago sentitzen dut plaza beste batzuena dela eta hala izan behar duela; guk ez dugu hainbeste parte hartu behar, are gutxiago gauza txarrak esaten".

Jarraitu irakurtzen, Berria.eus webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide