Eduki babestua: Urolanprest

Unean dauden lan eskaintzen eta ikastaroen berri eman du 'Urolanprest'-ek

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 4a, 15:54

Urolanprest ataria sortu zenetik, 2016an, 1.300 lan eskaintzatik gora kudeatu dira, eta hainbat arlotako ikastaroak argitaratu dira, besteak beste. Lan bila bazabiltza edo ikastaroei buruzko informazioa eskuratu nahi baduzu, bisitatu webgunea eta eman izena.

Urolanprest ataria sortu zenetik, 2016an, orientazio, enplegu, prestakuntza eta lan munduratze programei buruzko informazio bateratua eta eguneratua jasotzeko erreferentziazko topagunea bihurtu da. Eskualdeko udalek, Izarraitz Lanbide Heziketak, KZguneak, Katea Legaiak, Gureakek, Azkoitiko eta Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoek, Helduen Eskola Publikoek (EPA), Sartuk eta Iraurgi Berritzenek osatzen dute gunea. Webgunea martxan jarri zenetik 1.300 lan eskaintzatik gora kudeatu dira, eta hainbat arlotako ikastaroak argitaratu dira, besteak beste.

Lan eskaintzei dagokionez, honako hauek dira une honetan dauden beharrak:

  • Industria sektorean: soldatzaileak, mekanizatu eta mekatronika arloko langileak eta ingeniariak, baita frantsesa eta ingelesa dakiten administrariak ere.
  • Eraikuntza sektoreari dagokionez, iturgintza eta igeltsero postuak.
  • Zerbitzu sektorean berriz, menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko langileak eta, orokorrean, ostalaritzako langileak.

Bestalde, prestakuntza eskaintzari dagokionez, unean dagoen eskaintza honako hau da:

  • Azpeitiko eta Azkoitiko KZguneetan lan munduratzeko hainbat ikastaro eskaintzen dira.
  • Izarraitz Lanbide Heziketak ere landunentzako menpeko pertsonei gizarte-erakundeetan eta gizarte- eta osasun-arreta emateko ikastaroak antolatu ditu, baita kontabilitate eta administrari ikastaroa, landunentzat zein langabetuentzat.

Lan bila bazabiltza edo ikastaroei buruzko informazioa eskuratu nahi baduzu, bisitatu www.urolanprest.eus ataria eta eman izena.

Jarraian eskualdean aktibo dauden lan eskaintzen zerrenda ikus daiteke:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide