Eduki babestua

"Zuhurtziaz eta baikortasunez begiratzen diogu etorkizunari"

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 9a, 10:00

Azkoitiko P3 enpresa aditua da lan babesaren munduan, zamen igoeran, bizi-lerro izeneko segurtasun elementuetan eta erorketen aurkako beste sistema batzuetan.

Eugenio Larrañaga eta Iker Epelde azkoitiarrek 2005. urtean sortu zuten P3 enpresa Azkoitiko Ugarte industrialdeko 82. zenbakian (www.p3proteccion.com). Bost lagunek osatzen dute lantaldea, eta adituak dira lan babesaren munduan, zamen igoeran, bizi-lerro izeneko segurtasun elementuetan eta erorketen aurkako beste sistema batzuetan.

Noiz sortu zenuten enpresa?

2005ean sortu genuen. Hasi ginenean, zera esaten genuen: gogoratzen gara: ‘Urte hau oso garrantzitsua da, enpresen %80 lehenengo urtean ixten direla irakurri baitut’. Horrela, urtez urte, bi, hiru, bost edo hamar urte zeramatzaten enpresen biziraupenari buruzko estatistikak iristen zitzaizkigun eskuetara. Oraindik orain, datuak horiek izan gabe, 2005a bezain garrantzitsua da urte bakoitza.

Zein da zuen jarduera?

Lan babesaren munduan, zama igoeran, bizi-lerroetan eta erorketen aurkako beste sistema batzuetan zentratuta gaude. Laneko babesari dagokionez, lanerako jantziak eta lan babeserako elementuak (Norbera Babesteko Ekipamenduak edo EPIak) merkaturatzen ditugu; karga elebazioari dagokionez, berriz, hainbat produktu eskaintzen ditugu: kate eslingak, kable eslingak, poliester eslingak, kakoak, polipastoak, balantzinak, imanak... Zama igoerarekin zerikusia duen ia guztiarekin lan egiten dugu, eta bezeroak eskatuta, diseinu bereziak ere garatzen ditugu. Horrez gain, aipatzekoa da industria plantetan eta tailerretan berrikusketak egiten ditugula. Bertan, elementu horiek ikuskatzen ditugu, eta txosten xehatua egiten dugu. Bi eremuetan espezialista izateak eragiten duen faktore bereizgarria eskaintzen saiatzen gara.

Zer da, zehazki, bizi-lerro bat?

Bizi-lerroa ziurtagiridun segurtasun elementua da. Batez ere, teilatuetan, sabaietan eta fatxa-detan instalatzen da, eta erabiltzailea altueran edo erortzeko arriskua dagoen lekuetan dagoenean, seguru ibiltzeko aukera ematen dio. Bizi-lerroak makinetan ere jar daitezke. Industriaren arloan tamaina handiko makinak egiten dituzten bezeroekin lan egiten dugu, eta makina horietan gure bizi-lerroak eta sarbideak, adibidez, eskailerak, instalatzen dituzte. Erorketen aurkako bestelako babes sistemak ere baditugu, hala nola, barandak. Horiek guztiak indarrean dauden araudien araberakoak dira.

Nori zuzenduta dago zuen jarduera?

Funtsean, industrian zentratuta gaude, baina gure bezeroen artean eraikuntzaren sektoreko enpresak ere baditugu. Bizi-lerroei eta erorketen aurkako sistemei dagokienez, arkitektura enpresak eta lursailen administratzaileak ere gure jardun eremuan daude.

Zein lurralde eremutan egiten duzue lan?

Produktu motaren arabera, eskualde mailan zein Euskadin eta Nafarroan jarduten dugu.

Norbera Babesteko Ekipamendu edo EPIetan espezialistak izanda, nola bizi izan duzue maskaren falta pandemian zehar?

Konfinamendu garaian, gure zerbitzua funtsezkoa zenez, jarduerari eutsi genion. Zoramena izan zen hura, ehunka dei jasotzen genituelako, eman ezin genuena eskatuz: maskarak eta gel hidroalkoholikoa. Fabrikatzaile eta inportatzaile nazional guztiek konfiskatuta zeuzkaten salgai horiek Osasun Sailera bideratzeko, eta Europako gobernuek debekatu egin zieten fabrikatzaileei beren mugetatik ateratzea. Jarduera handia genuen, baina ia ezer ez eskaintzeko. Hilabete batzuetan, maskarak eta gel hidroalkoholikoa izan ziren gure egiteko nagusia. 2020ko apirilean, bakterioak %99tik gora iragazten zituzten eta 300 aldiz baino gehiagoz garbitu zitezkeen maskara berrerabilgarriak lortu genituen. Garai hartan, zentimo batzuk balio duen era-bilera bakarreko maskara higienikoa, esaterako, urrezko prezioan ordaintzen zen; lau edo bost eurotan bakoitza, eta FFP2 maskara, berriz, bederatzi edo hamar eurotan. Guk inoiz ez genuen espekulatu nahi izan, hasiera-hasieratik argi izan genuen laguntzeko eta gure aletxoa jartzeko unea zela. Inguruko tailerretan eta adinekoen egoitzetan 5.000 maskara berrerabilgarri baino gehiago eman genituen doan. Esker oneko dei eta mezu asko jaso genituen, eta benetan harro sentitu ginen horretaz.

Nola ikusten duzue etorkizuna, eta zer erronka dituzue?

P3n bost pertsonak egiten dugu lan, eta horietatik hiruk 26 urte dituzte batez beste. Beraz, talde gaztea dugu, eta horri hamasei urteko esperientzia gehitzen badiogu, talde trebea eta ondo antolatua sortzeko, zuhurtziarekin nahiz ilusioarekin eta baikortasunarekin begiratzen diogu etorkizunari. Digitalizazioa ere hor dago; ez da gai berria, baina jauzi bat eman nahi dugu. Horretarako, bi fasetan osatutako proiektu bati ekin diogu. 2021eko azken lauhilekoan eta 2022ko zati batean, SAP software sistema instalatuko dugu. Zirurrenik, merkatuan dauden bi ERP software onenetako bat da. Etengabeko bilakaeran gaude, eta espero dugu merkataritza harremanak optimizatzea ahalbidetzen duten digitalizazio aurrerapenetan eguneratuta egotea. Horrez gain, egoera ekonomikoaren menpe ere bagaude, eta balio handia ematen diogu gure inguruan bertako enpresak egon izanari, hemen-go enpresariak buru dituztenei eta gauzak hemen egiteaz arduratzen direnei; horietako batzuk, gainera, munduko beste herrialde batzuetara esportatzen dute. Munduan beren lekua dute, eta hori ikaragarria da. Enpresa horiek dira gurea bezalako beste enpresa txikiak bultzatzen dituztenak. Zentzu horretan, errespetuan eta profesionaltasunean oinarrituta, lehen lerroko kolaboratzaile izan nahi dugu, eskatzen dituzten eta es-kaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak emateko, enpresa serioa, eraginkorra eta ondo antolatua sortuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide