Ostrokue hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran etxe bateko obrak amaitutakoan egiten den bazkari-afaria adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: "Zuen etxeko obrie bukautekun ostrokue eingoi(n)au, ez?".
- Euskara batuan: "Zuen etxeko lanak amaitutakoan bazkari edo afariren bat egingo dugu, ez?".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.