Hazitegiak
Piper mota desberdinak, tomatea, kalabaza, kalabazina, letxuga... dira lantzen dituzten baratze landareak. Landare bakoitzak bere prozesua duela azaldu du Izagirrek.
Negutegiak
Bost negutegi dituzte Santa Kutz Berri mintegian, baina hiru dira garrantzitsuenak edota gehien erabiltzen dituztenak. Ekoizten dituzten landare gehienak garaian garaikoak dira, baina sasoirik “fuerteena” udaberria da Izagirreren esanetan.
Potoak
Landareak sartzeko potoak edo lorontzi txikiak ilaran jarrita. Zinta garraiatzaile batean jartzen dituzte, eta banan- banan landarea sartzen joaten dira.
Loreak
Lore landareen sasoia udaberria eta uda bitartekoa dela nabarmendu du Santa Kutz Berri mintegikoak. “Hala ere, uda aldera asko jaisten da lore landareen eskaria”.
Geranioak
Lore landareetan erregina da: udaberrian jende gehienak aukeratzen duen belar lore landarea. Gainontzean, sufinia da beste lore landare preziatua udaberrian. “Geranioa formatu txikiko landarea da, lore handiak ematen dituena eta zaintzeko erraza”.
Tomate, piper, marrubi, letxuga
Baratze landareak izan arren, gaur egun gero eta gehiago landatzen dira landare hauek etxeko balkoietan edota terrazetan. “Tomate txikiarena lore landare gisa gero eta jende gehiagok eramaten du, zaintzeko ere erraza da eta”.
Barruko landareak
Santa Kutz Berri mintegian ekoizten dituzten lore landare guztietatik %5 besterik ez da barruko landarea. “Baditugu barruko landareak ere, baina gutxiago. Horiek kanpoko landareek baino prozesu luzeagoa dute hazteko”.
Sagastiak
Sagastiak ere badituzte Santa Kutz Berri mintegiaren inguruko lur sailetan. Orain, gainera, loretan daude. Mahai sagarra ekoizten dute, gero saltzeko.
Azokan
Baserrira bertara joaten zaizkie bezeroak landareak erostera, baina azokaz azoka ere ibiltzen dira landareak saltzen. Azkoitian (orain, plazan Udaltzaingoaren aurrean), Azpeitian, Legazpin eta Zumarragan jartzen dute postua.