Jon Sudupek sarituak izan diren bi liburu argitaratu ditu

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 1a, 14:44

(Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Jon Sudupe Martijak (Azkoitia, 1947) pentsamendu modernoari lotutako saiakera lanak idatzi izan ditu, eta duela gutxi bi liburu plazaratu ditu. Biak Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen Becerro de Bengoa saria irabazitakoak dira, gainera: Ilustrazioa bilobei kontatua eta Ateismoaren aldeko aldarrikapena.

 

Sudupek 1983an irabazi zuen aurreneko saria, Euskaltzaindiaren saiakera saria, Karl Marx: Teoria eta politika lanari esker. 1990ean Irun Hiria saria eskuratu zuen. Handik lau urtera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Jon Mirande sariaren jabe egin zen Ilustrazioaren kriseilupean. Argi berri bila Fransfurten lanari esker. 1996an Irun Hiria saria irabazi zuen berriro, Muniberen ametsa: euskaltasuna eta modernitatea liburuarekin. Ondoren, Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (1998) saiakera publikatu zuen. Eta Kant hil zela berrehun urte bete zirenean, Kant eta uso arina (2003) plazaratu zuen.

2007an, Chomskyren gramatika sortzailea eta Habermasen pragmatika unibertsala lotu nahi izan zituen Hizkuntza ados jartzeko da izeneko lanean. 2013an, Sapere aude. Erlijiotik etikara kaleratu zuen, erlijiorik gabeko etika laiko baten defentsa eginez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide