Haleema Sadia: «Besteek euskaraz baldin badakite, euskaraz egiten diet»

Berria 2018ko mar. 7a, 09:56

«Txikia nintzen etorri nintzenean, 8 urte nituen: oso pozik etorri ginen, hemen zeudelako osabak, eta bagenekien oso polita zela». 2010ean Azkoitian (Gipuzkoa) lur hartu zuen Haleema Sadiak (Chandela, Pakistan, 2001).

 

Ordurako, bi hizkuntza hitz egiten zituen Sadiak: urdua eta punjabera. Biak dira Pakistango hizkuntzak: herri xeheak punjabera erabiltzen du, eta «hirietan eta pertsona ofizialekin», urdua eta ingelesa erabiltzen dira. Jakin bazekien hizkuntza berri bat ikasiko zuela, eta «oso pozik» zegoen horregatik.

LHko 4. mailan hasi zen ikastolan, «komunikatzeko zailtasunak» zituenez, HIPI gelan hasi zen. «Hasieran, bakarrik ikastolan hitz egiten nuen, etxetik ikastolara eta ikastolatik etxera egiten bainuen egunero». Pixkanaka ikasi zuen: «Hasi nintzen lagunekin jolas orduetan irteten, lanak egiten, aditzak ikasten, izendegia... Poliki-poliki, hitzak elkartzen hasi nintzen, eta ez dakit nola, baina ikasi dut».

BERRIAn argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide