Jorge Alkorta: «300 triatloi, 40 maratoi eta ironman bat egin ditut»

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 5a, 16:08

Argazkian, Jorge Alkorta azkoitiar triatleta. | Urola Kostako Hitza.
2017ko Azkoitiko kirolari onena izendatu berri dute Jorge Alkorta (Azkoitia, 1950), eta berarekin gogoratu izanak «poz» eman dio. Adinean aurrera egin arren, «gustura» aritzen da eta ez du erretiratzeko asmorik.

 

Zer nola jaso duzu urteko kirolari onenaren izendapena?

Poz ematen du nirekin gogoratu izanak. Aurrerantzean askoz proba gehiago ez ditudala egingo usteko zuten, eta agian horregatik izendatuko ninduten urteko triatleta [kar, kar, kar]. Baina espero ez nuena zen urteko kirolari onena neu izendatzea.

Ia 70 urte dituzu eta sasoi betean zaude. Zein da sekretua?

Bai, ahalegintzen naiz. Baina uste dut hori ez dagoela guztiz norbere gain. Izan ere, nirekin hasi ziren askok kirola egitea utzi behar izan dute, lesioak medio. Zentzu horretan, lesioek errespetatu egin naute. Genetikari dagokionez, berriz, ama 92 urterekin hil zen, eta aita, gaztetan afizionatu gisa txirrindulari ona izan zen. 72 urtera arte, behintzat, bizikletan ibili zen.

Bizikletarako zaletasuna, beraz, oinordetzan jasoa duzu?
Bai. Ondo gogoan dut 3 urte nituela oparitu zidatela aurreneko bizikleta. Gorri-gorria zen, eta oraindik ere aita ikusi egiten dut bizikletari atzeko bi gurpiltxoak lotzen. Gaztetan bizikletan nahikoa ondo moldatzen nintzen, eta lasterketetan-eta atera nahi izaten nuen, baina etxean ez zidaten uzten, errepidean ibiltzea arriskutsua zelako. Hala, 17 urterekin bizikleta utzi nuen, eta harik eta 35 urte bete nituen arte ez nuen ukitu bizikletarik.

Bizikleta albo batera utzi eta zerri heldu zenion?

Kuadrillan betidanik izan gara oso mendizaleak, eta igandero antolatzen genituen irteerak. Inguruko tontor guztiak zapaldu genituen, eta erdi brometan erabaki genuen Mont Blancera espedizioa antolatzea. Joxe Antonio Bastarrika Panadero eta biok arduratu ginen ibilaldi hura antolatzeaz, eta espedizio hura prestatzeko hasi ginen korrika egiten. Hamalau lagunek egin genuen bidaia hura, 1979an.

 

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide