Egun hauetan zenbait aldaketa tekniko egiten ari dira, eta agian posible da etxe batzuetan oraindik Erlo Telebista ez ikustea. Hori konpontzeko, berriro sintonizatu beharko da kanala, lehengo frekuentzia berdinean: UHF frekuentziako 35. kanalean edo 586 MHz-an.
Kanal horren bilaketa manualki eginez gero, gainerako kanalen ordena lehengoa izango da, lehendik zerrendatuta zeuden bezala mantenduko dira gainerako kanalak.