Luis Iriondo (1998): «Bizixe luzie da ta gauza asko eitteko posibilidadie daukeu»

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 29a, 10:52

Miguel Mari Azpiazu eta Luis Iriondo musikariak. Azkoitia, 1972.

Azkoitiak izan duen kultur sortzaile handienetako eta ezagunenetakoa izan zen Luis Iriondo. Musikagintzan, zinemagintzan eta antzerkian ondare zabala utzita joan da. Irene Elorza kazetariak Maxixatzenerako egin zion elkarrizketa ekarri nahi dugu gogora, omenaldi gisa (1998ko uztailean argitaratutakoa). Kultura zuen pasio eta bokazio Iriondok, eta bere hitzetan hori ageri da.

 

LUIS IRIONDO: «Bizixe luzie da ta gauza asko eitteko posibilidadie daukeu»

 

Ez dakit ze edade dauken, ta egixe esateko, etzat inporta. Elkarrizketie aurrea jun dan neurrixen konturau naiz bizixe ondo aprobetxau dula, anekdota pile bat dauzkela kontatzeko. Asko bizi izen dala, azken finin. Baino era berin, ez da zaile antzematie gazte izeten segitzen dula. Irikixe da, espresibue ta apala, ta kuriosidadez betie dao. Pasixo asko dauzke, hoixen artin antzerkixe, zinie, literaturie …, baino danan gainetik bere jendie, lagunek … Ni neuk musikatuik duen pasixun berri nauken, ta hortiken hasi nintzen bere memorixe airatzen.

Zer zan Contrapunto?

Bost azkoittiar giñen (lau mutil eta neska bat) ta hori ein zan  1961ien, eta izen zan benetan gauze oso espeziala. Gu hasi ta urtebete baño lenuo disko bat grabau genun. Guk ez genduken profesional izeteko gogoik, ez gendun sekule pentsau izen profesional bezela ibiliko ginela. Hogeitamar disko (LP, EP, Single …), genittun . Jenero danak zin: klasikuk, XV. mendeko  madrigalak, hemengo polifoni zarrak, kantu popularrak, Usandizaga …  hizkuntze danetan: erederaz, kanto amerikanuk (Gershwyn, Porter …), italianuk, frantsesak, ingleses ere bai, musikaletatuk (‘My Fair Lady’).

Beno, ta holaxe ibili ginen 69-70 inguru arte, ta ordureko gu pixket nekau ein giñen, gaiñea bakoitze bere zeaten hasi zan, ezkonduke bazeuden ta historixetan hasi giñen ta dezidiu genun bertan bera uztie. Ordun geo Miguel Mari Azpiazu eta bixok hasi giñen bestintzat kantuk eitten.

Geo baitte diskuk produzitzen ibili nintzen ni, harreman onak neuzken diskoetxikin. Patxi Andionen ‘Iparraguirre’-n bertsixo modernue produziu nun, artin etzan ein. Mocedadesen disko bat badao dana euskeraz, haurere neuk ein nun. Produkzixun asko ibili nintzen ni.

Azkenin, etapa bat osau nunin, zinien ein nun musikie, zazpi luzemetraien musikie ein nittun (lelengo aukerie Eloy de la Iglesian ‘El Pico’-n). Neretzat pelikule bateako musikie eittie kanto on bat eittie baño errezo da. Ez da guaze zaile, gañea ziniek beak laguntzeu.

Musikaz aparte zinikin relazixo gehixore euki dezu. Nola hasi ziñen?

Sekule ez nun pentsau izen ezerre ein ber nuniken. Beti eon izen naiz zinegilin atzin, produktore bezela … Ni Forjasen lana eitte nun, ta ordun etorri zin zine industriala eitte zeben batzuk ta ordun Azkoittixei buruz pelikula bat ein genun 16 milimetrotan, oin dala hogetamar urte . Oin dala hogei urte neuen Caja Laboralen ‘Director de Marketing’ ta nere maire etortze zan jendie laguntasune eskatzeko, pinttoriek, idazliek eta zinegilieke bai. Zinegile danak nai zeben ein ‘Lo que el viento se llevo’ ta hori etzan posible. Ordun, organizau nun produkzixo bat hogei pelikule labur eitteko. Ikuska seriea zan Bertan Filmeak produktoran, jende ezaune ta ezezaune hartute: Pedro Olea, Montxo Armendariz, Imanol Uribe … Hauek danak pixket ezaunek zien, ta beste batzuk ezautze etzienak (Larraña apaiz azkoittiarrare bai). Bakoitzei aukerie eman nixon pelikulie eitteko, atzin oso talde indertsue ipini nun akatsik ez eoteko, produktue oso ondo erten ber zun da. Hogei ataleko  serie bat izen zan. Bertan parte hartu zeben Jabier Agirresarobe kamera bezela, Juanma Berasategi, Antton Ezeiza … Hogei gai zien, formatue zan bakarrik berdiñe ta talde tekniko bat atzien zaion, ta ni nintzela produktorie.

Ein dittozun pelikulatatik zein gustatze zatzu gehixen?

Hamabi edo hamahiru pelikula ein dittut, baño gehixena matte dittuenak hiru dauzket: ‘Companys’ (lelena ein nuna), bestie ‘Gran Sol’ (Aldecoan nobelatik eindekue), ta beste bat oso gutxi ezautzen dana ‘Oraingoz izen gabe’ Jose Julian Bakedanok eindekue Atxagan gidoiekin. Asko matte det nik pelikule hori.

Zein izan da parte hartu dezun azkeneko pelikulie?

Azkena ein detena ointxe dala bi hilabete, Bartzelonan izen naiz, juez baten papela eittet ‘Said’ pelikulan. Nahiko politte emateu, baño eztakitt nola akabau dun … Urtin behiñ eo ibiltzen naiz ni hor, eztet nahi gehixegi liatzeik zinikin. Kanpotik askoz egokixo ikustet, gustoao eitteittu musika lanak akotore lanak baño.

Zein zuzendaikin ibili zea gustoao lanin? Eta disgustoao?

Gustoana Ferran Llagostrera direktorikin ibili naiz (‘Gran Sol’-eko direktorie), lagune dauket eta.  Horrek ezautze nau, badaki noaño eman leiketan eta noaño ezin leiketan eman. Geizkiñe, berriz, Jaime Caminokin, oso zuzendai ona, baño harekin ez nintzen konpontzen, lagune det baño ez nintzen konpontzen.

Irrati saxuk ere ein dittozu, ezta?

Radio Loiola hasi zanien lelengo egunien hasi nintzen, 1961eko febrerun, finantzai buruzko saixo batekion. Batea eitte nittun musikan programa bat ta beste hori. Loiolan hamahiru urtin ibili nintzen  egunero programa bat eitten, azkoittiarrai lata ederra emate nixoben musikalakin! Gershwynekin, J. Brelekin, G. Brassensekin eta hoxekin …

Prentsa idatzixen ibilittekue altzea?

Bai, hamazazpi  urtetik eskribitze nun ‘La Voz de España’-n, egunero artikulu bat atzeko orrixen, mutilkoxkor bat nintzenetik. Orri  musikalare eskribitze nun. Hori 1970 urte arte.

Ze moduzko esperientzixe euki dezu telebizixukin?

1982xen ETBa jun nintzen ta telebisixun sartute ikusi nun neure burue.  Falta ziten bakarra! Larri zebiltzen ta iñorre etzaon lan hori eitteko, ta ni bialdu nittuben. Nik ez nun nahi, oso gustoa nauen ta Caja Laboralen lanin, ta Garaikoetxean asesore bezela lanin. Sei hilabeteako bialdu nittuben, ta hogeitabi ein nittun. Oso epoka txarra zan, gogorra. Estomagoko ultzerikin erten nun handiken, argaldute … Baño hor gerau da hori.

Biaje asko ein al dittezu bizixen ziher?

Profesionalki ein dittut biaje asko. Caja Laboralin departamento bat iriki nun klientintzat biajatzeko ta. Oin dala hamabost bat urte jendik etzun biajatzen, baño posibilidadik bazauzken ta goguere bai, ta nik ikusi nun jendie zaola zoratzen … Biaje ikaragarrixek zien: India, Japon, Argentina ta Municheko Mundialeta, Moskuk Olinpiadata, Kenia … Behiñ, jun nintzen 350 lagunekin Grezia, Egipto ta Israelea, ta etzakixeben inglesez hitzeitten, ibiltzeko ohittureik ere ez … Nik ez dakit nola ez nun bat eo beste galdu!

Gero, neire gustau ein izen zat biajatzie, neure konturere ibili naiz: Txina, Transiberiano, Londres, Paris (sasoi hartan asko zan, oin modatik pasau da). Ointxe New Yorken eon naiz bi hilebete, gogue neuken negun eoteko ta.  

Nunbaitten bizitzen eon altzea atzerritxen?

Ez,ni beti Azkoittixen bizi izen naiz. Ezin det soltau herri hau, Azkoittixe da ‘izen ala ez izen’. Gehixena rekomendauko nuna, eitteko modue izenezkeo, hartu ta kanpun denbora pixket pasau. Nik ustet gauze danak hobeako izengo litzezkela. Iriki berra derriorra da, merezi du gañea. Pixket gaude geure txilborrai beire, geixegi. Oneako ta txarreako.

Zein lekuk harrittu zaittu gehixen?

Markau nauena Egipto da. Kuriosue da, nik eztakit zeatik … Egiptoa jun eztanak ez du turismoik ein. Herrialde berezixe da. Hiru kulture daude danak batea. Jendie fenomenue da,  lagun haundixek dauzket han. Biajero bezela gehixena inpresionau nauen herrixe Egipto da. Bestela, ni asko eoten naiz Londresen;  kultura inglesa asko ezautzet.

Nun etziñeke inoiz biziko?

Calcutan! Behiñ, hiru egun eon intzen bertan ta oindiken sustue etzat pasau. Traumatizantie da. Benaresen, Madrasen, Bombayn, Bangaloren, Nueva Delhin … eonda nao, baño Calcuta da bizitzie limitien. Kalien kartoizko kajak ikusteittozu lurrien, ta hortiken hastei ertetzen ume bat, beste bat, beste bat ta ama atzetik. Hori kartoizko kajak dauzkenak! Ezingo nuke han bizi, zorau eingo nintzeke. Jendie nola hiltzean ikusi det Calcutan, nola estazixun goizin polizixe pasatzean hildekuk jasotzea. Nik hori ikusi det ta oso gogorra da.  Mileka pertsona bizi die hola, kalien. Danteskue da.  Desesperazixue Calcutan dao.

Noa jungo ziñeke gustoa momento hontan?

Toki askota. Patagonia gustoa bueltauko nintzeke.  Argentina herrialde zoragarrixe da, danetik dauke, klima danak dauzke: tropikala, antartikue … Andeak ….

Ezaunen artin gustauko litzeke Iran ezautzie, Kaukaso, Afganistan iparraldie …  alde hori dana.

 

'AUKERATZEKOTAN'

Telebisixue ala irratixe?

Gaur? Irratixe

Sukaladaritza berrixe ala etxeko jatekue?

Etxeko jatekue, dudipe

Trena ala abioie?

Trena. Abioiek aspertu eitte nau

Udazkena ala udaberrixe?

Udazkena. Oso dekadentie nao!

Hegoaldie ala iparraldie?

Iparraldie

Eskubixe ala ezkerra?

Eztet uste gauzek ezker ta eskubixen banatzeienik. Bai ordie onin eta txarrin. Ez dauket garbi zer dan eskubi ta zer dan ezker

Atano ala Ronaldo?

Atano! Mille bider!

Berlanga ala Almodovar?

Berlanga

Ardue ala sagardue?

Bixek ederrak

Ipuiñek ala nobelak?

Onak dinak. Saiakerak, historikuk …

Hippyxek ala Yuppyxek?

Yuppyxek etzatxit bate gustatzen. Hippyxek

Liburu bat

‘En busca del tiempo perdido’, Marcel Proustena

Idazle bat

Marcel Proust

Kanta bat

‘Irutan ari nuzun’, herrikoia. Perfektue da

Musikari bat

F. Schuberten kantuk, dudipe

Aktore ta aktoresa bat

Burt Lancaster ta Maggi Smith

Pelikule bat

‘El tercer hombre’ (Carol Reed, 1949). Urtero ikustet

Ziudade bat

New York

Hizkuntze bat

Geurie, euskerie … baño hori ezta aukeratzen. Alemana, gustoa ikixiko nukena

 

Elkarrizketaren egilea: Irene Elorza

 

Loturan, Maxixatzenen argitaratutako elkarrizketa irakurgai pdfan.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide