Kale inkesta: 'Hitanue erabiltzeko joeraik ba al daukezu?'

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 3a, 10:05

Urriko aldizkariko kale inkestan hitanoaren erabileraz galdezka ibili zen Maxixatzen. Hona hemen zortzi herritarrek emandako erantzunak:

 

1. Amaia Etxaniz:

«Bai, bai. Launekin ibiltzen det beti, mutilei eta neskai, bixei. Etxin, berriz, anaixekin ibiltzen det, baine amakin-ta sekule ez».

 

2. Imanol Alberdi:

«Bai. Kuadrillekukin beti hika eta etxekukin normalin zuka hitz eitteko ohitturie dauket. Semiei hike eta alabai zuke hitz eitten dixot, eta arrebai, berriz, hike».

 

3. Tomas Soraluze

«Nik kristona. Gure gazte denboran dana hike eitten zan. Oin zaharrouei zuke eitten dixobet beti, eta gaztiei hike; pixket amorratze naizenin errezo, gainea».

 

4. Ainara Arregi:

«Ez, ez det hika behine hitz eitten, ez neskakin eta ez mutilekin. Neuri ere ez dit inorreke hika hitz eitten. Anaixek bere launekin-ta ibiltzeu hika, baine gurekin ez».

 

5. Felicitas Goenaga:


«Gutxi. Ahizpekin-ta bai, baine lagunekin eta etxekukin ez. Ez dakit lehengo ohitura o ze izango dan».

 

6. Juan Miguel Azkoitia:

«Bai. Harreman asko dauketenai hika hitz eitten dixot, eta konfiantzaik ez dauketenai, zuka».

 

7. Jabier Etxaniz:

«Bai. Hike hitz eitten hemen kalin gora ta behera ikixi nun. Neu baino zaharrouei zuke eta gaztiouei hike ettexobet. Ohitturie. Batzuk esaten debe edukaixue hola dala».

 

8. Karmen Elorza:

«Bai, bai, danai nik. Axkoittixen hori normala dala iruitzen zat; hemen kalin danok ikisi genun hika hitz eitten».

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide