Inma Urteaga: «Gauzak beste modu batera baloratzen ditut orain bizitzan»

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 18a, 12:55

Argazkian, Inma Urteaga eta Ursula Urteaga.
Zientzia eta espiritualitatea oinarri dituen kongresua egingo dute asteburuan herrian. Irabazien zati bat garun paralisia duten Azkoitiko bi umerentzat bideratuko dute.
Haurdunaldia eta erditzea onak izan zituen Inma Urteagak (Azkoitia, 1969), baina alaba jaio eta ordubetera, titian zuela, bat-bateko heriotza izan zuen. Ondorioz, garun paralisia du. Gertakizun latz haren aurrean, adore eta indar handiz egiten du borroka egunez egun, alabaren ongizatea hobetzeko helburuarekin.
 

 

Kongresuko irabazien zati bat zure alabarentzat eta Anuk Astigarragarentzat bideratuko dute. Zer iruditzen zaizu?

Mikel Lizarralde medium urretxuarraren ohitura da jardunaldiko irabazien zati bat tokiko erakundeei ematea. Azkoitiko Udalarekin harremanetan jartzean jakinarazi zioten herrian bazirela behar bereziak dituzten bi ume: Anuk Astigarraga eta Ursula Urteaga. Gastu handiak ditugu, eta asko eskertzen dugu gurekin gogoratu izana.

2009ko abenduan jaio zen Ursula. Zer gertatu zen?

Erditzea ondo joan zen, baina jaio eta ordubetera, titia ematen ari nintzaiola, bat-bateko heriotza izan zuen. Ondorioz, garun paralisia du. Lesioak ez dio kognitiboki eragiten, baina motrizitateari dagokionez, %88ko ezintasuna du.

Zer desgaitasun ditu Ursulak?

Ezin du eskuekin ezer hartu, ez da eserita egoten, ezin du oinez ibili, ez dio buruari eusten, ez du hitz egiten, ez ditu kontrolatzen esfinterrak… Zortea dugu kognitiboki ondo dagoelako.

Alaba jaio zenetik, haren ongizatea hobetzeko, etengabekoa duzu eguneroko borroka, ezta?

Egundokoa da borroka. Alaba jaio eta sei astera hasi zen Aspacen, arreta goiztiarra jasotzen. Gero, hamar hilabeterekin, Cadovan terapia egiten hasi zen, astean bi orduz. Neu ere, terapeuta bezala trebatu naiz, eta 2011tik, egunero, ordubeteko hiru saio egiten genituen etxean. Saio bakoitza hiru lagunen artean egin behar izaten genuen, eta horretarako familiako, kuadrillako eta laneko lagunez osatutako hamabost kideko boluntario taldea izan dut alboan, urteetan.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide