Julene Iturbe bertsolariak irabazi du Urruzunotarrak Gehituz lehiaketa

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 5a, 07:46

Argazkian, Julene Iturbe bertsolaria saria jasotzen. / Eusko Jaurlaritza.

Urruzunotarrak Gehituz literatur ekimena irabazi du Floreaga Salestar ikastetxeko Julene Iturbe azkoitiarrak, poesia B mailan, Otsaila bertso sortari esker. Gazteen literatur zaletasuna bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen lehiaketaren 32. edizioa izan da aurtengoa.

 

Lan sarituekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara banatuko da aurki.

Sari banaketa bideoan ikus daiteke loturan. Ekitaldian izan dira Lucia Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria eta Gari Berasaluze idazlea, aurtengo edizioko epaimahaikide eta liburuaren hitzaurrearen egilea.

Atzo, astelehena, egin zuten sari banaketa Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, eta 32. edizioan irabazle izan diren hogei neska-mutilek jaso dituzte sariak. Beheko argazkian, aurtengo edizioan saria jaso duten partaideak:

Bost eguneko egonaldia egingo dute orain gazte horiek Elgoibarko Aubixa baserrian, eta euren sormena lantzeko literatur tailerrak izango dituzte.

Urruzunotarrak Gehituz literatur ekimenaren 20 irabazleek sariak jaso dituzte

Aurtengo Urruzunotarrak Gehituz literatur ekimenaren irabazle izan diren 20 neska-mutilek sariak jaso dituzte astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Bost eguneko egonaldia egingo dute orain gazteok Elgoibarko Aubixa baserrian, astelehenetik ostiralera, eta euren sormena lantzeko literatur tailerrak izango dituzte, bai eta eskolara itzuli aurretik elkarrekin egun gogoangarri batzuk pasatzeko aukera ere.

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-urruzunotarrak-gehituz-literatur-ekimenaren-20-irabazleek-sariak-jaso-dituzte-20170904172450.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide