Turismoak nabarmen egin du gora eskualdean, Aste Santuan

Maxixatzen.eus 2016ko api. 6a, 17:43

"Aste Santua datozen hilabeteetarako termometroa izan ohi da eta aurreikuspen onak utzi dizkigu udaberriari eta udari begira", dio Iraurgi Berritzeneko Turismo teknikari Jesus Mujikak. Izan ere, datuak onak dira. Aste Santuko oporraldian Eskualdeko Turismo Bulegotik igaro den bisitari kopuruak %18ko gorakada jasan du iazko urtearekin alderatuz.

 

Martxoaren 19tik apirilaren 3ra bitartean, 1.558 bisitari baliatu dira Turismo Bulegoaren zerbitzuaz. “Loiola irla bat izateari uzten ari zaionaren zantzua nabarmena da eskualdean eta gero eta gehiago antzematen da Loiolatik pasatzen diren turisten presentzia inguruko herrietan”. Halaber, Azkoitiko Aste Santua sona hartzen ari da Mujikaren hitzetan. “Aurten lehenengo aldiz bisitari-turistei Ostiral Santuko prozesioan zuzenean parte hartzeko aukera eskaini zaie esperientzia modura eta Kataluniako bikote batek prozesioan parte hartu zuen. Horretaz gain, bisita gidatuetan 46 lagunek hartu dute parte”.

Eskualdeari begira, Trenaren Museoak ere sekulako jende andana jaso du marka guztiak hautsiz.
Jatorriari dagokionez, Espainiar estatukoa izan da bisitarien %39a. Euskal Herritik %33 etorri da eta Kataluniatik %9. Atzerritarrak %16 izan dira, turista erlijiosoak nagusiki.


Ostatu eta jatetxeak gustura
Ostegun Santutik Pazko Igandera alojamendu gehienak %100ean bete dira eta guztiz bete ez direnei gutxi falta izan zaie. Jatetxeek ere kanpotarrekin lana ondo egin dutela irizten diote. 

Eskualdeko turismo bulegoaren datuak

-Turisten jatorria:

Espainiar Estatua, %39 (Turistak, egun batzuk pasatzera etorriak Euskal Herria – Gipuzkoa ezagutzera).

Euskal Herria, %33 (egunpasa etorri dira gehienak, txangoan).

Katalunia, %9 (berdin, turistak).

Atzerritarrak, %16 (turista erlijiosoak gehienbat, taldean bidaiatu dutenak).

-Eskatu duten informazioa:

Inguruan burutu daitezken ekintzak eta ikusi daitezkenak: Azkoitiko Aste Santua, bisita gidatuak, museoak eta gainerako zerbitzuak.

Loiolako santutegia

Lurrun Trena – Burdinbidearen Euskal Museoa (sasoi honetan espreski eskatzen da).

Jarduera turistikoa eskualdean – zenabit datu eta ñabardura.

-Alojamenduak aste santuko egun beroenetan (ostegun santutik pazko igandera) ia gehienak 100%ean beteta egon dira, eta guztia bete ez duten bakanetakoei gutxi falta izan zaie.

-Pazko astean jaitxi egin da zertxobait okupazio maila bania orohar aktibitateari eutsi diote.

-Jatetxeak bataz beste maila berdinean gustora ageri dira, orokorrean ostegun santu, ostiral, larunbata... kanpotarrekin lana ondo egin dute, bazkalorduetan batipat.

-Trenaren museoak marka guztiak hautsi ditu, ostegun santutik aurrera egunero jende andana izan da lurrun trenaren zerbitzuaz gozatzen.

-Azkoitiko aste santuak gero eta sona gehiago du. Aurten lehen aldiz bisitari turistei ostiral santuko prozesioan zuzenean parte hartzeko aukera eskaini zaie esperientzia moduan, eta Kataluniako biote batek prozesioko pausu bat eramaten parte hartu zuen. Horretaz gain, osteun eta ostiral santuan antolaturiko bisita gidatuetan 46 pertsonek hartu zuten parte.

Balorazioa: positiboa

-Turismo jardeura eta bisitarie dagokionez, Loiola irla bat izateari uzten ari zaionaren zantzua nabaria da eskualdean, gero eta gehiago antzematen ari gara Loiolatik pasatzen diren turisten presentzia inguruko herrietan.

-Eskariaren kalitate ona – gero eta interes gehiago Loiolatik haratago eskualdeak eskaintzen dituen ekintza, baliabide eta zerbitzuez.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide