Lucrecia Daltek doinu eta estruktura abstraktuek talka egiteko modu berriak ikertzen ditu. Kolonbiarra izatez baina Berlinen finkatua, egiten duen pop elektronikoa konfesional, organiko, hauskor eta bihozbera bezain metafisiko, konplexu eta teknologikoa da. Medellín Series Media netlabelarekin elkarlanean aritu da, baita F.S.Blumm, Gudrun Gut, Rashad Becker y Barbara Morgenstern berlindarrekin edo Julia Holter amerikarrarekin ere eta berrikiago elkarlan telepatiko taldearekin Laurel Halo, Rashad Becker, Julia Holter, Gregoire Simon, Kohei Matsunaga eta Charlotte Collin-ek osatua. Sonar, Le Guess Who?, MadeiraDiG, Worldtronics, Fusion bezalako musika jaialdietan parte hartu du.
https://soundcloud.com/lucreciadalt
Thela post-punk rock hirukotean (Rosy Parlane eta Dion Workmanekin batera) lehen pausuak eman eta White Winged Moth bezalako taldeetatik pasa eta gero, gaur egun argitaratzen diteun bakarkako grabaketetaraino, Dean Robertsek musikari, konposatzaile eta gitarrajole berezia dela garbi utzi du. Inprobisazio elektriko/akustikoaren munduko hainbat musikari azpimarragarrirekin lan egin du. 2003. urtean Robertsek gaur arte bere lan aipagarriena den “Be Mine tonight� (kranky records) diska argitaratu zuen. Kantu bilduma honek garbi erakusten du zelandako artistak proposatzen duen nahasketa: testura elektronikoetatik kantugintzara, rock musikatik soinuen manipulaziora.https://soundcloud.com/dean-roberts
David Gómez “Krapoola” mende honen lehen hamarkadako zorupe madrildarra ulertzeko giltzarrietako bat da. Bere lan gogotsu eta bizia lurralde honetako lurpeko musikaren garai zaratatsuenetakoaren aglutinatzailea izan zen. David-ek bere garroak norabide askotan luzatu ditu : bere ekoizpen artistikotik, Grandmoff Works zigiluarekin ekoiztutako lan aitzindarietaraino, diskojartzaile sui generis saioetatik eta kontzertu eta bestelako ekintzen antolatzaile izatetik pasatuz. Berlinen finkatua, Krapoola pertsonaia idiosinkratiko eta labainkorra da bere proposamena Wiener Aktionismus-aren, estetika zaratasuen eta soinu instalazioen artean mugitzen da.
Pan Sonic, Mattin, Sky Saxon, Wolf Eyes, Volcano the Bear, Zigniew Karkowsky, Josef Van Wissem, Zs, To Live and Save in L.A, Felix Kubin, Spectrum, Justice Yeldham, Zan Hoffman, Nautical Almanac, Silver Apples, Earth, The Skaters, Acid Mothers Temple, Axolotl, Justo Bagüeste, LCDD, Amps for Christ, Fasenuova, Atomizador eta abar luze batekin aritu da lanean.
Don The Tiger Adrián de Alfonso da. Bartzelonako hainbat taldetan ibili da (Veracruz, Bèstia Ferida, Capitán, Homenatges) eta Lydia Lunch, Mark Cunningham edo Weasel Walter-en tamainako musikariekin jo du. Duela pare bat urte Berlinera joan zen bizitzera eta han grabatu zuen Don The Tiger proiektu pertsonalaren lehen diskoa, Canada argitaletxearekin kaleratu duena. Aurreneko disko honetan, kantuak eta esperimentazioak bat egiten dute, eta definitzeko zaila den balada disko desitxuratua da emaitza.
https://soundcloud.com/donthetiger
Philister: Filistiar.eus.
Balio kulturalak, intelektualak, fintze estetikoak… falta zaizkiona edo aurka edo harro axolagabe agertzen dena edo atseginez normala ideia eta gustuetan.
Eskolagabea.
Kultura edo gustu onik ez daukana…
Haundiusteko zalea, antzinako Filisteoan bizi zen antisemitako kidea.
DJ Philister-ek latz, amorruz, elegiako nahasten ditu soinu geruzak artikulatu gabeko Tourette-inflicted solasarekin, heriotz soinuekin, katagorri marratu humore aurkikuntzekin. Berlineko DJ esperimentalen eszenan sarri ibiltzen da medikuntza ikasketak utzi zituenetik, Keith Bar, Agent Orange, Bartleby & Co., Isis, O’Tannenbaum, eta Waterloo bezalako tabernak suntzituz.