Iñigo Aranbarri antzezle eta antolatzaile
Datorren igandean Dejabu taldearekin Donostia antzerki saria irabazi berri duen Arrastoak antzezlana taularatuko du Baztartxon Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak.
Matadeiko antzerki jardunaldixetako antolatzailea den aldetik, elkarrizketa egin diogu, eta bere horretan jaso dugu hemen:
-Zortzi antzezlan eta ipuin saio bat antolatu dituzue aurten. Zeren arabera egin duzue aukeraketa?
Kriterixue ezta bakarra. Ahalik eta antzerki gehixen ikusten saxatze gea, aukeran zer daon jakin ta referentzi bat eukitzeko. Gustuek ere eukitzeu zerikusixe, baino apustu arrixkauek eittettun jendie ekartzie bada intentue. Gurie bezelako txoko batea antzerkixe eskeintzea gerturatzeko prest dagon jendie dator urtero, antzerki burgesa (bai gaixei dagokixonez, bai helburu dun publikuei) filtro hortan gelditzea katiaute. Ekonomikoki ordaindu ezin dittoun prezixuek laguntzebe herri guztire allatzie nahi deben eta pribilegiauena allaute konformatzeienan arteko mugie ezartzen ere. Horrekin batea, ikusliekine pentsaute, bariedadie ekartzea jotze deu.
Bederatzi emanaldittik, 7 antzezlan, umientzako ipuin kontaldixe ta “intermezzo” bataiau deun antzerki gabeko egune izangoittou. Azken edizixotan bezela, antzerkittik aldentzean baino ikusgarri konsideratzean emanaldixe izengo degu aurten ere “Bereterretchen Oinatzak” emanaldixei esker. Bertan gaur egun ere herri hontan entzutean “Bereterretxen kanthoria” abesti zaharran bariazixo desberdinek jotzea datoz “Kanthoria” kolektiboko hiru musiko profesionalak, tartien abesti honen jatorrixei buruz beaixek deben tesise hitzez kontatuz; IV. mendeko abesti bat dala Bereterretxena, hain zuzen.
-Aurten ere umeentzako saioa antolatzea belaunaldi artean antzerkirako joera txertatzeko asmoari al dagokio?
Antzerkixe modu naturalin gizarte danetan beti egin izan dan gauze bat da. Nik ustet txikitatik “bestie” izetea jolasteko degun grine pixkenaka itzaltzen degula gugan, heldu eredugarri izatea iristeko ta “txorradak” eittiei uzteko. Horreatik pentsatzeet umiek beaixen egunerokotasuneko parte bezela sentitze debela antzerkixe, modu oso naturalin ertetzeixoben jolas moduen.
Beraz klabie litzeke, kontau nahi degun edozer horrekiko degun jolaseako inertzixe ez galtzen uztien. Horrekin antzerkireko berezko joerie bermaute genuke. Egixe da baittere, antzoki izena dauken ta erritual modun antzerki obrie bere kode danakin (atzeko teloi beltza, fokuek, soinue..) ikustea ematiek umie, badula bere xarmie. Bada gizartiek antzerki izena jartzeixon horta umiek gerturatzeko ta ohitturie hartzeko modu politte.
Kuriosue da antzerkixe bukatzeako umie ikusi duna irrifar batez eskertzen ikustie, ta aldemenetik heldue txalo jo ber debela esaten. Arau sozialak ikasten.
-Datorren igandean Baztartxon Arrastoak antzeztuko duzue Dejabu taldeko kideekin. Jardunaldixek Matadeitik ateratzeak etorkizunerako joera bat adieraz al dezake?
Arrastoak Matadeittik kanpo aurkeztien arrazoi bakarra, espazixo falta izen da. Aukerie izen bagenu bertan aurkeztuko genuke dudeipe.
Jardunaldixek Matadeittik atatziek zer ekarriko luke? Jendie lasaixo gerturauko litzeke antzokire? Benetan gerturauko litzeke? Nik monjan konbentun musika emanaldi interesgarrixe daola ikustemat eztauket arazoik gerturatzeko, nahiz ta ez naizen etxin bezela sentiuko. Beraz, zein da benetako gaixe, nun eskeintzean ala eskeintzean horrekiko degun interesa zemateainokue dan.
Matadeixek antzerki eskaintzeko beharrezko kondizixo gehixo du Azkoittiko beste edozein antzokikin konparaute. Izan ere, teknikoki (argi ta soinu ekipo txukune) beharrezkue kubritzeko aukera emateaz gain, leku txikixetan sortzean girue, bai antzezle zein ikuslientzat, mile aldiz atsegino da.
Leku aldetik arazo balitz Matadeixen egittiena, zorionez ikusle gehixo agertzeielako ta kabitze ez gealako, planteau berko genuke zeoze. Errealitatiei erreparaute, kopuru aldetik 50 lagun inguru gerturau die jardunaldixetan bataz besteko. Zenbateko hori 450 besaulkiko antzoki baten (Baztartxo) huskeri bat litzeke, ta oso giro hotza izetea holako espazixo erraldoi erdi hutsetan.
Azkoittin ikustea boom publizitaixo ta aurpegi telebisibuen arabera mugitzen dala antzerkire ikusleguen parte haundi bat behinik behin. Antzerki mota desberdin oso gutxi ikusi du herrixek orokorrin, ta zaletzeko proau berra dao, antzerkixe sarri ikusi berra.
Herriko jendien interesa antzerkixekiko pixkenaka landu berreko kontue da. Jardunladixetan, oin arteko emanaldixeta gerturaun dan jendien hiru laurden, Azkottitik kanpokue izen da (Soraluze, Elorrio, Zarautz, Oñati..). Herriko kultur eskaintza oindik ere kanpokuek gehixeo baloratze debe bertakuek baino. Zaletasune egunero ureztau berreko kontue da, ta guk aukerie eskaintzen segiu nahiko genuke, jendie antzerkixen ohitture ederraz konturau ta gustue hartzeixon arte.
-Aurtengoa seigarren edizioa izanda, etorkizunera begira gero eta sendoago al daude Jardunaldixek?
Ez nuke esango. Matadeiko asanbleie da lan hontaz arduratzeana, baino laneako jende kopurue mugaue da oso. Zinetogrameko ziniek antolatzien lan danakin lau katu arduratzeien bezela, antzerki jardunaldixen kontuekine beste lau katu arduratze gea.
Lan asko suposatzeu, ta ilusixo haundiz eittean lan bat da. Gero, jendiek erantzuteula ikuste baldima, ba bueltan poza.
Egixe da, kartela zabaltzeko ematen degun gerrieatik, gauze kuriosuk ekartzen eitte deun intentue ta Jardunaldixek urte erdi abarkatzebela kontun hartute, izen pixket hartu debela. Jendie eskaintzek eitten hasi da, berta gerturau nahi deben taldiek guri galdezka, ta hori eskertzekue da. Guk geuri jasotzie gustatze zakuna eskeini deu beti; gertuko tratue, mimoz eindeko jatekue ta leku goxue.