Jon Andoni Martin: Jauregiko txondorra-1

Jon Andoni Martin 2014ko abe. 19a, 11:44

J.A.Martin- J.ko txondorra-1

 

Olentzero iritsiko da gaur herriko ikastetxeetara, Gabon gauean opariak ala ikatza banatuko dituen ikazkina.

Garai batean ikatza egiteko txondor ugari izaten zen gure mendietan, eta orduko usadioak gordetzen dira oraindik ere Azkoitian. Jauregi baserrian egin zuten joan den neguan azkenekoz egur-ikatza, txondor dotorea eginez eta prozesu luzea egoki zainduz.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-2

 

 

Pago eta gaztainondo egurra izaten da egokiena txondorra egiteko, eta lehenengo zura ebaki eta prestatu behar izaten da.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-3

 

 

 

 

 

 

 

 

Txondorra egiteko prozesua zuhaitzak kimatzearekin hasten zen garai batean, txondorra kokatzeko lurra berdindu eta ingurua borobilean markatuz.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-4

 

 

 

 

 

Txondorra egiteko nahiko egur prestatu ondoren, borobilean jartzen da guztia.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-5

 

 

 

 

 

 

Zuhatz-meta moduko egitura bat eraikitzen da gero, erdian tximinia eginez, sua piztuko denean kebidea izango denarekin.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-6

 

 

 

 

 

 

 

 

Egur zati handienak jartzen dira aurrena, meheagoak gero.

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-7

 

 

 

 

 

 

Horrela osatzen zen egurrarekin egindako txondorraren atala, lanaren lehenengo zatia.

 

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-8

 

 

 

 

Ihartutako garoarekin, orbelarekin, belar onduarekin edo goroldio lehorrarekin estali behar da egurrezko egitura osoa, gaineko tximinia itxi gabe.

 

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-9

 

 

 

 

 

 

Azkenik, lur-zotalez estaltzen da ondo dena, inguru guztian kearentzako arnasbide izango direnak utzita.

 

 

J.A.Martin- Jauregiko txondorra-10

 

 

 

 

 

 

Jon Andoni Martin

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide