Jon Andoni Martin: Argi berria sarbide zaharretik

Jon Andoni Martin 2014ko ira. 17a, 09:25

J. A. Martin / Estenopeiko-digi-1

 

Udan zehar proiektu berri bat garatzen aritu naiz, argazkilaritza digitala eta estenopeikoa nahastuz; hau da, estenopo batetik jasotako argiaren bitartez osatutako argazkilaritza digitala.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-2

 

 

Gogora dezagun estenopoa ia beti aluminioan egiten den zulotxoa dela, gure kamera edo kaxa estenopeikoetan argia jasotzea eta irudiak gorpuztea ahalbidetzen duena.

 

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-3

 

Horrelako argazkiak egiteko erabili daitezkeen materialak izan daitezke gelak, kanpin-dendak, kartoizko edo zurezko kaxa handiak

J. A. Martin / Estenopeiko-digi-4

 

 

 

eta oro har kamera bat argazkilariarekin sar daitekeen edozein eratako leku itxiak. Hori bai, gogoan hartu behar da argia estenopotik bakarrik sar daitekeela.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-5

 

 

 

Eta aintzat hartu behar da azken batean argiak eraikitako mundua delako bizi dugun mundu hau.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-6

 

 

 

Inguratzen eta osatzen gaituen elementu bakoitza hazi eta eboluzionatu egiten da Einsteinek amestu zuen materia galkor horrekin.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-7

 

 

Fotoi horiek ehizatzea bihurtu da XX. mendeko gizakiaren balentria.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-8

 

 

 

Argazkilaritza ez da irudikatzeko bitartekoa bakarrik, imajinatzeko gai den magiaz eta ilusionismoz betetako baliabidea baizik.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-9

 

 

Sasi-zientzia eta esoterismotik jaiotako argazkilaritzan, estenopoa argia kutxa beltzean harrapatzeko keinu magiko bihurtzen da.

 

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-10

 

 

Foto-sentikortasuna, argia, magia eta alkimia maneiatzeko gailuak sortzea, horiek dira mistikarik leunenak igurzten duen egintza paganoa osatzen duten elementuak.

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-11

 

 

Hasiera batean, irudi hutsa zen bere horretan:

J.A. Martin / Estenopeiko-digi-12

 

 

 

 

irudiak harrapatu beharrik gabe

haiek sortzeko gai zen egintza bat

 

Jon Andoni Martin

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide