UDALEK 25 LANGABE KONTRATATZEKO IZEN EMATEA ZABALIK

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 15a, 16:16

25 langaberentzako aukera

Iraurgi Berritzenen datuen arabera, langabezia tasa %14,1ekoa da Urola Erdian, eta bailarako Udalek, horri erantzuteko ahaleginean, beste 25 langabetu kontratatuko dituzte orain, enplegu planaren baitan eta Diputazioaren laguntzarekin. Lanbiden izena emateko epea zabalik dago jada, maiatzaren 23a bitartean.

Aurrena, lau lanpostu eskaintzen dira Aldundiaren laguntzarekin:

• KIDETUZ egitasmoko teknikari laguntzailea: Enpresa-administrazioan lizentziatua, komertzial arloko edo enpresa-humanitate berezitasuna duena, edo ingenieria eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea. Maiatzaren amaierarako lanean hastea aurreikusten da.

• Enpresa berrien kontsolidaziorako teknikari laguntzailea: Enpresa-administrazioan diplomatua edo goi mailako zikloa, komertzial arloko edo enpresa-humanitate berezitasuna duena eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea.

• Hirigintzako eremu lanetarako teknikari laguntzailea: Zuzenbidean lizentziatua eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea.

• Herri lanetarako peoia: Kasu honetan, Azpeitiko udalak 26/2013 Foru dekretuaren arabera egindako hautaketa prozesuaren ondorioz sortutako itxaron zerrendetan gelditu diren eta hurrenkera errespetatuz beteko da lan-postu hau.

Horiez gain, beste 10 pertsona dagoeneko kontratatuta dituzte udalek, Foru Aldundiaren laguntzen bidez. Azpeitik 3, Azkoitik 3, Zestoak 1, Aizarnazabalek 1, Beizamak 1 eta Errezilek beste bat.

Bestalde, bost proiektu garatzeko  beste 21 langabetu kontratatuko dira bailarako Udalen, Urkomeren edo Iraurgi Berritzenen bidez.

• 8 lanpostu EkoBailara proiektuaren barruan.

  1. Horietatik sei, jasangarritasunaren arloan kontzientzia soziala sortu eta bailarako baliabideak agertarazteko lanpostuak izango dira.
  2. Beste bat, lehen sektoreko produktuen kontsumoa sustatzeko.
  3. Beste bat, Turismo sailean aritzeko.

• 3 lanpostu Fabrika Tu proiektuaren barruan Urola erdiko ehun industrialaren lehiakortasun gaitasunak identifikatu eta teknologia asistentzialean eta teknologia garbietan dauden aukerak aztertzeko. Ingenieritza teknikoan edo goi mailakoan lizentziatuak beharko dute.

• 2 lanpostu Forma Teu nazioartea proiektuaren barruan Enpresen nazioartekotze ta kudeaketa komertzialean aritzeko, enpresa txikiei soluzio praktikoak eman eta aholkulari lanak egiteko.

• 3 lanpostu Forma Teu TICen barruan. Horietatik bi, Iraurgi berritzenen Online bidezko plataforma baten kudeatzaileak. Beste bat, Azkoitiko Udalean Gizarte zerbitzuen barne zein kanpo informazioa kudeatzeko software programa bat garatzeko.

• Lanpostu bat UrolEkinnen barruan eragileen arteko elkarlana sustatu eta ekintzailetasun ekosistema bat sortzeko.

• 4 Lanpostu Azpeitia ekitenen barruan gizarte langile bat eta brigadarako eta etxebizitzen erreabilitaziorako hiru langile.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide