Azkoitiko gazteek Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen dute, AZTARNA EKOLOGIKOA aurtengo lelopean.
Zenbat eta nola kontsumitzen dugu eskuratzea hainbeste kostatzen den ura eta energia? Benetan pentsatzen al dugu zerbait erabili aurretik? Nola mugitzen gara? Hauek eta beste hainbat galderen inguruan ari dira hausnarketa egiten aurtengoan Azkoitiko neska-mutilak.
Floreagako ikastetxeko eta Xabier Munibe DBHko Ikastolako partaideek, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala parte-hartzea bultzatuz. Programa honen bultzatzaile Azkoitiko Udala da, Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak enpresaren laguntzarekin.
2013-2014 ikasturtean, jada hamaikagarren ikasturtea izango da, herriko gazteak, beraien irakasleen inplikazioarekin, Eskolako Agenda 21ean murgiltzen direla. Hainbat izan dira aurreko 10 urteetan landutako gaiak, Energia, Hondakinak, Kontsumoa, Ura, Biodibertsitatea, Elikadura, Mugikortasuna, Airearen kutsadura, Hondakinen prebentzioa... eta aurtengoan Aztarna Ekologikoa.
Eskolako Agenda 21ak, hiru ardatz nagusi lantzen ditu: kurrikuluma, kudeaketa eta parte-hartzea. Ikasturteko bigarren hiruhilekoan sartu garen honetan, ikastetxeak ekintza plana lantzen hasiak dira. Hiri mailako partaidetza lantzeko, ekintza batzuk burutzen dituzte bai ikastetxean eta baita ikastetxetik kanpo ere, eta ondoren, lortutako emaitzekin, norberak bere egunerokotasunean bete beharreko hainbat konpromiso hartzeaz gain, ikusitako gabeziak konpontzeko proposamenak luzatuko dizkio Udalari, ikasturte bukaeran Alkatearekin burutuko den entzunaldian.
Lehen Hezkuntzan garraioa, ura eta energiaren kontsumoaren inguruan arituko dira. Bigarren Hezkuntzan berriz, gure herriko aztarna hidrikoa eta energetikoa aztertuko dute.
Beraz, Azkoitiko ikasleak ari dira lanean, herria geroz eta jasangarriagoa bilakatzen laguntzeko. Egin dezagun guztiok beraiek bezala! Zaindu ditzagun gure ur eta energia kontsumoak.IN