EUSKARAK GENERORIK EZ BEREIZTEA, MESEDE ALA KALTE?

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 30a, 16:16

31eskutik.com

Hara Aiora Jaka itzultzaileak 31 eskutik web-eko blogean zer gogoeta bildu dituen euskara eta generoa dela eta ez dela:

"Euskaldunok beti poztu izan gara euskararen genero-bereizketa ezaz, batez ere inguruko erdarak maskulinoaren mendeetako nagusitasunari aurre egin eta arazoari irtenbide asebetegarri bat emateko ahaleginean formula astun (…) bezain barregarriak (...) asmatzen ikusten ditugun garaiotan." 

"(...) ziur naiz hamar itzultzailetik bederatzik ez lukeela inolako arazorik izango hau honela itzultzeko: Un taxista ha sido detenido por conducir ebrio > «Taxi-gidari bat atxilotu dute mozkortuta gidatzeagatik». Aldiz, goiburua femeninoan balego, Una taxista ha sido detenida por conducir ebria, uste dut bati baino gehiagori bonbillatxoa piztuko litzaiokeela, eta femenino hori euskarazko goiburuan nola txertatu hausnartzeari ekingo liokeela"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide