ITZULPENAK EUSKARAZ, ZETA BEZAIN FIN ETA EDER

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 9a, 00:17

A. Baricco: Zeta
Itzulpena: Koldo Biguri

 

Askotan badirudi kanpoko literatura irakurtzean askoz egokiagoa dela gaztelaniaz irakurtzea, euskaraz irakurtzea baino.

"Hobe originalean irakurtzea", dio jendeak, kanpoko literatura guztiak espainolez idatziko balira bezala.

"Euskaraz irakurtzea oso zaila da", "itzulpenak ez dira onak", diote espainolaren bertuteak euskararen ezinen gainetik jartzen ohitutakoek.

Ez, bada, aitzakia horiek aspaldi usteldu ziren. Obra originalen itzulpen oso onak asko dira, erraz irakurtzekoak.

Alessandro Bariccoren Zeta lana da esandakoaren lekuko, Koldo Bigurik itzulia. Etxetik mundurako bidaia fisiko eta emozional aparta, xumea neurrian, galanta esanguran. Eta ez da atzo goizekoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide