UROLA ERDIA ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA, 2014ko JARDUNA – OHARRA_urtziazkue

kazetaria 2001ko aza. 30a, 01:00

  • 2014ko Abenduak 12an itxi ditu Loiolako Santutegian kokaturik dagoen eskualdeko turismo

    bulegoak.

  • Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailaren eskutik, 2014ko Apirilak 10ean zabaldu zituen ateak,

    eta harrera eta informazio turistiko zerbitzua abenduak 12 bitartean egon da martxan,

    asteartetik igandera bitartean astero.

  • Denbora horretan, 27.287 bisitariri luzatu zaie era bateko edo besteko turismo jarduerarekin

    loturiko zerbitzuren bat.

  • 2013. urtearekin alderatuz, %28ko igoera suposatu du zifra honek, eta bulegoa zabaldu

    zenetik (2007 urtea) inoiz izan den bisitari kopuru handiena suposatu du.

  • Igoera hau bidai antolatuan etorri diren Espainiar Estatuko eta atzerritiko jatorria duten

    bisitari turistek bideratuta izan da batik bat.

      1.Taldean bidai antolatuan 20.155 bisitari izan ditugu, vs 14.467 2013. urtean, eta

 

      bere kabuz etorri direnak aldiz 7.132 vs 6.865 2013. urtean.

 

      2. Zenbaki absolutuetan tipologi guztiak igo dira, baina proportzioan Antolaturiko

 

      bidaiak argi eta garbi.

 

      3. Jatorriari dagokionez, %53, erdia baino gehiago Espainiatik, %29 Atzerriko

 

      Herrialdetatik, %11 Euskal Herritik eta %7 Kataluniatik.

 

      4. Espainolak eta atzerritarrak igo egin dira 2013rekiko, eta Euskal Herritar eta

 

    Katalanak mantendu edo pixkat jaitsi.
  • Inoiz baino gehiago eskualdean egiteko ekintza eta planei buruz eskatu izan dute

    informazioa, Loiolako Santutegiari buruzko informazioaz gain.

      1. Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailetik artikulatu eta garatu diren produktu turistikoak:

 

      Bost geltoki Historian, Urola Gustagarri, Ezkutuko Altxorrak, udako bisita gidatuak…

 

      2. Gainontzeko eskualdeko baliabide turistikoak: Natur baliabideak (Izarraitz, Urolako

 

    Bide Berdea), Museoak, Ignaziotar Lurraldea, non jan, alojamenduak e.a.
  • Turismo eta aisialdiko jarduerari lotuta eskualdeko ekonomia sustatu eta dinamizatzeko

    tresna estrategikoa bilakatu da, aurtengo jardunean inoiz baino etekin handiago atera

    zaiona.

  • Datorren urterako erronka nagusiak
      1. Turismo Bulegoaren funtzionamenduaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatu.

 

      2. Turismo Bulegoari ikusgarritasuna eta irisgarritasuna eman Loiolako Santutegira

 

      datozen bisitarien ehuneko handiagorengana iritxi ahal izateko.

 

      3. Sektoreko enpresen artean Turismo Bulegoa erabiltzeko ohitura ezarri. Erabili beren

 

      produktu eta zerbitzuak eskaintzeko eskaparate gisa eta eskualdeko eskaintza

 

    globala aberasteko.

Iraurgi Berritzen – Turismo Saila

Azkoitia, 2014 Abenduak 15

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide